Zaporedun
marka
zintzoa

Jatea funtsezkoa da bizitzeko, eta, gainera, gozatzeko eta sozializatzeko espazio bat eskaintzen digu, bizitzan gauza gutxik bezala. Gero eta kontzientzia handiagoa dugu elikagai jasangarriak kontsumitzeak (ekoizpen ekologiko eta hurbilekoen bidez) duen garrantziaz, ez bakarrik planetarentzat, baita egunero-egunero beren baratzen, baserrien edo elaborazioen onena eskaintzeko lan egiten duten pertsonentzat ere. Fede Pacha eta bere taldea kalitatezko, hurbileko eta sasoiko elikagaiak maite eta defendatzen dituzten sukaldariak dira. Helburu oso argia duen talde bat: gastronomiaren eta elikaduraren egungo sistema aldatzea, guztiok guretzat, ekoizten dutenentzat eta planetarentzat ona den janari bat eskuratu eta gozatzeko aukera izan dezagun. 

  • · Brand strategy
  • · Naming
  • · Brand narrative
  • · Visual identity
  • · Verbal identity
  • · Brand spaces
  • · Website design

Gastronomia
gizarte-tresna gisa

Erronka:

Sistema eraldatzeko asmoz jaiotako marka bat sortzea. Sukaldari handien ezagutza eta maisutasuna ekoizleen lan onarekin elkartuta. Eta oso beharrezkoa den premisa batetik abiatuta: ahalik eta pertsona gehienengana iristea, egunero, guztiontzako bizimodu justuago eta orekatuago bat sortzeko eta hari eutsi ahal izateko. Fedek argi zeukan oinarria. Enpresetako kantinetan edo jantokietan jende askok jaten du egunero. Enpresen inguruan erreplikatzeko moduko eredu bat eraiki behar genuen. 

Soluzioa:

Sukaldaritza-proposamenez gainezka dagoen eta maila oso altuko kultura gastronomikoa duen ingurune lehiakor batean, elaborazioez eta zerbitzuaz haratago bereiztea bilatzen dugu; horretarako, marka-estrategiaren ardatz gisa zintzotasuna aukeratu dugu. Zintzotasun horrek dena blaitzen du proposamenean, jatorritik, elikagaien balio-kate osoarekiko eta katearen maila bakoitzean lan egiten duten pertsonekiko errespetura. Hainbat marka-lurraldetan lan egiten dugu, proposamena mami garrantzitsu eta bereizgarri batean laburbiltzeko: errealitate-zaporeak.
Sukaldaritza zaporetsu, zintzo eta jasangarria, slow-food delakoaren horizonteak zabaltzen dituena, egunero ehunka pertsonaren lan-inguruneetako mahaietara iristeko.

Identitatea:

Hitzezko identitateak garrantzi handia hartzen du proiektuan, tonu zuzen, konprometitu eta erakargarria definitzeaz gain, markaren atzean dagoen egiazkotasunean eta errealitatean eragiten duten kontzeptuak errepikatzearekin jokatzen baitu. Izan ere, zerbait aparta denean, on-ona dela esaten dugu; eta zerbaiten sinesgarritasuna indartu nahi dugunean, bene-benetan esaten dugu. Hitzezko sistema sendoa eta nortasun oso markatua duena. Pertsonen espiritu aldarrikatzailea indartuta, jendea janari etikoaren matxinadarekin bat egitera animatzen dugu.

Argazki-estiloa hainbat gauzagatik nabarmentzen da. Alde batetik, sukaldariengatik eta haien tatuajeengatik, haien keinu zintzoengatik, lehengaiekiko kontaktu estuagatik… eta, bestetik, produktuagatik, bai jatorriz duen itxura dela eta: zikina, irregularra, inperfektua… benetakoaren edertasuna eta produktu gordina nabarmenduta, eta produktu gordinaren itxura dela eta: garbia, orbangabea, distiratsua, freskoa (bitxiak balira bezala).

Ikusizko estiloak produktuen bizitasuna eta ekoizleen zintzotasuna nabarmentzen ditu batez ere. Harrotasun-jarrerak, keinu zintzoak eta lehengaiekiko hurbiltasuna (egiazko produktuak, zikinak, irregularrak, inperfektuak), eta, azken batean, egiazkoaren eta gordinik dagoen janariaren edertasuna erakusten dituen argazki-estilo bat baliatuta.

Egiazko zaporeak

Identitate hori ez da soilik haien logotipoan islatu, “Errealitate-zaporeak” baselinearekin. Batez ere webgunea (www.fedepacha.com), menuak, espazioak, argitalpen propioak, janzkera eta abar nabarmentzen diren aktibazio batera ere eraman da.