For better business,
better culture

Markaren kulturaz ari gara, negozio indartsu, konektatu eta eraginkor baten giltzarriaz, eta ez ateetatik kanpo bakarrik, baita barruan ere.

 

Langileak markarekin emozionalki konprometituta daudenean, eta erakundean lan egiten duten pertsonek marka-estrategia ondo ezagutzen dutenean, horien leialtasuna handitu egiten da, produktiboagoak dira, eta motibazio eta inspirazio gehiagorekin lan egiten dute.

 

Marka gure langileekin konektatzea, markak zer esan nahi duen erakustea eta harekin lerrokatzea, eta estrategiak eta kulturak norabide berean lan egitea; hori da zure negoziorako aukerarik onena.

 

Esaten dugunaren eta jarduteko moduaren artean koherenteak izatea; hori bezain erraza eta konplexua.

Brandpartners studio

Creating strong
cultures

Definitzea
eta deklinatzea

Dagoeneko markarik ez badugu, gure marka-plataforma sortuko dugu (marka orok bat izan beharko luke). Kanpora begira gidatzen gaituen oinarri estrategikoa (baita barrura begira ere), langileek marka ulertu eta harekin konekta dezaten.

Marka barruan deklinatzea: EVP (Employee Value Proposition), balioak eta nortasuna edo manifestua barne-marka definitzen lagunduko diguten tresnak dira, pertsonek marka barneratu eta kultura sendoa eta etorkizunera bideratua bultza dezaten.

Informatzea
eta sinestea

Komunikazio eta barne-ekintzen plan sendo batekin gure marka langileei transmititzea, gure marka ulertu eta markan sinets dezaten. Marka-kultura bat ezartzea horrekin lotuta dago.

Garenaren eta markak adierazten duenaren arteko gap edo aldea identifikatzen lagunduko diguten testuinguruko inkestei esker errazago identifikatu ahal izango ditugu landu beharreko alderdiak. Gure marka-nortasuna portaerekin eta egiteko moduekin lerrokatzea. Enplegatuekin une oro parte hartzea eta hitz egitea.

Motibatzea
eta bizitzea

Ingurune aproposak sortzea eta pertsona egokiak aukeratzea, horiek erakundean kultura zabaldu eta garatu dezaten. Kultura egunero bizitzen eta arnasten da, eta hura hedatzeko ez dago langileen artean zabaltzea baino modu hoberik.

Markaren kultura zabaltzen lagunduko duten marka-enbaxadoreak definituko ditugu; jarraitu beharreko ereduak izango dira, eta lotune eta bozgorailu gisa jardungo dute enpresako maila guztietan. Langileei tresna egokiak ematea, sustatzen ari garen barneko marka-esperientziarekin konektatuta senti daitezen.

Engagement
bat lortzea

Engagement terminoak «jabetza-sentimendua» esan nahi du. Langileen bihotzetan markari bizia ematea, horien fideltasuna, errendimendua eta marka-sentimendua hobetuz. Ondo lotutako kultura baten emaitzarik onena da. Gure langileek markarekiko duten konpromisoa areagotzen duten tresnak erabiliko ditugu. Norabide bakarrekoak, hala nola aldizkari korporatibo, newsletter edo ongietorri-kit bat. Baina, batez ere, bi norabidekoak, hala nola prestakuntzak, «Brand day» gisako ekitaldiak, jokoak, tailerrak edo erakundeko pertsonengan eragina izango duten aintzatespenak.

Brand and culture

Markaren kulturaz ari gara, negozio indartsu, konektatu eta eraginkor baten giltzarriaz, eta ez ateetatik kanpo bakarrik, baita barruan ere.