Nortasuna eta
packaginga
freskatzen

La Bañista merkatuan zegoen hutsune bat betetzeko sortu da, hain zuzen kalitate zalantzagarriko sangria merkeek eta prezio es oso eskuragarriak dituzten eta familiarekin eta lagunekin partekatzeko produktu tipikoa beharrean turistentzako “souvenir” bihurtu dituzten premium sangriek utzitakoa.

Bodegas Elosegin bazekiten errezeta hobetu zezaketela, jatorrira itzuli, prozesua zaindu, bikaintasuna bilatu zaporean eta aurkezpenean, eta askoz ere kalitate handiagoko produktu bat eskaini. Lehen bezala eginiko sangria bat, artifiziorik gabea. Espainiako ardoa, azukrea eta fruta freskoaren eta laranja, limoia eta kanela bezalako hainbat espeziaren lurrina besterik ez, eta, batez ere, esperientzia handia, mimoa eta benetako zaporeagatiko pasioa.

  • · Brand Strategy
  • · Packaging Design
  • · Web Design
  • · Social Media Design
  • · Merchandising

Erronka:

Gure erronka produktuaren nortasuna zehaztea eta marka edukiz betetzea zen, ondoren publikoarekin zer nolako harremana izango zuen planifikatzeko (banatzaileak, ostalariak, tokiko kontsumitzaileak, atzerriko kontsumitzaileak…). Lehen urratsa, premium packaging gama bat sortzea zen, aldi berean informala edo ausarta izango zena. Publiko berriarengana eta adituengana iristeko gai izango den produktu bat, beirazko botilatan ez ezik, beste formatu batzuetan merkaturatu ahalko litzatekeena, esaterako latak, PET botilak eta BiB, koherentziari eta hain bereizgarri duen vintage estiloari eutsita. Produktuan bertan aktibatzeaz gain, La Bañista-ren irudia online-dendan, sare sozialetan, publizitatean eta ezagutzera emateko ekitaldietan ere aktibatu behar zen. Halako gama zabal batek eta brand journey osatuak lan eta zehaztasun handia eskatzen zuten.

Nortasuna:

Botiletatik jasotako kolore-sortaren oinarrizko diseinutik abiatu ginen. Elementu xumea, begiratze hutsarekin gogora ekarriko dizkiguna itsasoa, Mediterraneoa, eguzkitakoak, txiringitoa… Hitz batean: uda! Urte osoan zehar udako lasaitasuna eta alaitasuna bilatzen dutenentzat.

“Sweet nostalgia” unibertso batean bildutako kolore-sortak eta tipografiak are gehiago azpimarratzen dituzte 60ko hamarkadako oroitzapenak. Mundu horretan murgildu ginen garai hartako kode bisual eta hitzezko kodeez blaitzeko. Informazio-bilketa lan eder hori primeran etorri zitzaigun argi izateko zein izango zen guztia bustiko zuen estiloa, packagingetatik hasi eta merchandisingeraino. Soiltasuna, inozentzia, oroitzapen idealizatuak eta alaitasuna nahastuta konbinatu perfektua lortuko genuen.

Gure bainularia udako egun bero batean iristen zaigun freskotasun-putz bat bezala definitu genuen. Bizitzaz gozatzen dakien bainulari bat, bere garairako aurreratua eta besteek zer esango duten axola ez zaiona. Askea, barregarria, lotsagabea, erakargarria eta, aldi berean, gozoa. Nortasuna irudikatzeko izaera hori gogorarazten diguten emakumeen vintage argazkiak erabili genituen.

60ko hamarkadan hain ohikoak ziren “bildumagarrien” kontzeptua berreskuratu genuen lata-sorta ezberdin eta bitxi bat sortzeko, zapore bakoitzarentzat hainbat bainulari erabilita. Unibertso kontzeptual, bisual, hitzezko eta soinuzkoa (bai, soinuzkoa!) sortu genuen. Zentzumen guztiekin gozatzeko moduko marka bat.