Tacticco

  • Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • Gu
  • Kontaktua
  • Eu
  • Es
  • Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • Gu
  • Kontaktua
  • Eu
  • Es

Pribatutasun politika

Informazio osagarria

Pribatutasun Politika honen bitartez, Tacticco Branding S. Kooperatiboak webgune honetan jasotako datu pertsonalei emango dizkien erabileren berri emango zaie erabiltzaileei, modu askean eta beren borondatez, eskatutako informazioa eman nahi duten ala ez erabaki dezaten. Datuak helburu zehatz, esplizitu eta legitimo batzuetarako jasoko dira, eta Tacticco Branding-ek ez ditu erabiliko helburu horiekin bateragarriak ez diren beste helburu batzuetarako.

Pribatutasun Politika hau aldatu edo eguneratu egin daiteke denbora igaro ahala eta, beraz, web-orria etengabe berrikustea gomendatzen eta azpimarratzen dugu, aldaketa horiekin ados zaudela ziurta dezazun.

Zein da zure datuen tratamenduaren erantzule?

Tacticco Branding, S. Koop. izango da zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzule. Egoitza soziala: Polo de Innovación Goierri Edificio NBF – oficina 1.4 20240 Ordizia – Gipuzkoa. Telefonoa: (+34) 943 50 10 78 eta helbide elektronikoa: tacticco@tacticcobranding.com

Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Tacticco Branding-en honako helburu hauekin erabiltzen dugu pertsona interesdunek emandako informazioa:

1. Webgunearen bitartez egiten diren informazio-kontsultak kudeatzeko.

2. Tacticco Branding-en newsletterraren harpidetza kudeatzeko.

Pertsona interesdunek helarazitako informazioa erabiltzeko orduan, eskainitako datu pertsonalak modu konfidentzialean erabiltzea hitzematen dugu.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Zuk emandako datu pertsonalak kontratuzko harremanak mantentzen diren bitartean gordeko dira, legez aurreikusitako denbora-tarteetan, edo erabiltzaileak ezabatzea eskatzen duen arte.

Kontratuzko harremana amaitzean, datuak blokeatu egingo dira horien tratamendurik egin ez dadin, horiek Herri Administrazioen eta Auzitegien eskura jarri behar direnean salbu, tratamendutik eratorritako erantzukizunak aztertzeko eta erantzukizun horien preskripzio-epean.

Tacticco Branding-ek datuak baliogabetu edo zuzenduko ditu horiek zehaztugabeak edo osatugabeak direnean, edo hasierako helbururako beharrezkoak edo egokiak izateari uzten diotenean.

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Informazioa eskatzen den kasuan, interesdunaren beraren baimena izango da zure datuen tratamendurako lege-oinarria.

Izan ere, modu askean eta boluntarioan erabaki ahal izango duzu informazio hori tratatzea nahi duzun ala ez. Zure aldetik informazioa lortu behar dugunean, berariaz eta modu boluntarioan helaraz diezaguzula eskatuko dizugu beti.

Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Tacticco Branding-ek ez dizkie datu horiek hirugarrenei laga, saldu edo inorekin partekatuko zure berariazko onespenik gabe, legez nahitaezkoa denean salbu.

Datuak isilpean gordetzea hitzematen dugu, eta beharrezko neurriak hartuko ditugu horiek aldatu galdu, tratatu edo baimenik gabe erabil ez daitezen. Legeak izaera pertsonaleko datuak babesteko eskatzen dituen segurtasun-maila gorenak ditugu ezarrita.

Zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean

Edonork izango du Tacticco Branding-en berari dagozkion datu pertsonalak erabiltzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.

Pertsona interesdunek beren datu pertsonaletara sartzeko eskubidea izango dute, baita datu zehaztugabeak zuzendu daitezela eskatzeko eta, hala badagokio, horiek ezabatu daitezela eskatzeko ere, besteak beste, datuak hasierako helburuetarako beharrezkoak ez direnean. Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua muga dadila eskatu ahal izango dute eta, kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defentsarako bakarrik gordeko ditugu.

Egoera jakin batzuetan eta norberari dagokion egoerarekin lotutako arrazoiak direla eta, interesdunek uko egin ahal izango diote beren datuen tratamendua egiteari. Tacticco Branding-ek datu horiek erabiltzeari utziko dio, legezko ezinbesteko arrazoiak daudenean edo erreklamazioak egiteko edo defentsarako salbu.

Erabiltzaileak datuak transferitzeko eskubidea izango du, hau da, helarazi dituen datu pertsonalak beste arduradun bati zuzenean helarazteko eskubidea, erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean, eta teknikoki hala egitea posible bada.

Datuen titularrak edo haren legezko ordezkariak, bere identitatea egiaztatu ondoren, eskubide horiek gauzatu ahal izango ditu tacticco@tacticcobranding.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz edo posta bidez: Polo de Innovación Goierri Edificio NBF – oficina 1.4 20240 Ordizia – Gipuzkoa.

Zure eskubideei buruzko informazio gehiago lortu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (http://www.agpd.es).

Eskubideen titularra horiek gauzatzeko orduan pozik geratu ez bada, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren laguntza eskatu ahal izango du bere eskubideak modu eraginkorrean bete daitezen, Eskubideak Babesteko Erreklamazio bat (http://www.agpd.es) aurkeztuz.

Tacticco

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF Eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia – Gipuzkoa
  • Instagram
  • Linkedin
  • + 34 943 501 078
  • tacticco@tacticcobranding.com
  • Join us!
  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookieen politika
Gestionar el consentimiento de las cookies
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.
Funcional Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos. The technical storage or access that is used exclusively for anonymous statistical purposes. Without a subpoena, voluntary compliance on the part of your Internet Service Provider, or additional records from a third party, information stored or retrieved for this purpose alone cannot usually be used to identify you.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Ver preferencias
{title} {title} {title}