Egin ditugun proiektu guztien artean, hau da, izateaz gain, itxuraren garrantzia ondoen erakusten duen proiektuetako bat.
Kontsumo azkarreko kultura batean bizi gara, eta, kontsumo horretan, prozesatutako produktuek eta nekazaritza intentsibotik datozenek produktu naturalen ikusizko kode berberak partekatzen dituzte. Informazioa nahastu egiten da kontsumitzaileen buruan, nahita gainera.
Lumagorri oilaskoak baserriko kalitate goreneko oilaskoak dira, modu naturalean elikatu eta familia-ustiategi txikietan askatasunez hazi direnak. Horri esker, ospe handia lortu dute kontsumitzaile partikularren nahiz maila goreneko sukaldarien artean. 30 urte betetzean, euren proiektuarekin maiteminduta dauden baserritar hauek atzera begira jarri ziren eta ikusi zuten garaiak, bizitzeko modua eta, beraz, jateko modua aldatzen ari direla. Horregatik, Tacticcora jo zuten, bazekitelako beren markaren posizionamendua birbideratu behar zutela.
Erronka:
Paradoxikoa badirudi ere, osasunarekiko eta planetarekiko kontzientzia eta kezka handiagoa dagoen garai honetan, realfooding deiturikoa eta tokiko ekoizpen-eskaintza maximoetara iritsi dira, baina horrek ez zuen eraginik baserriko oilasko-marka bakarraren, Lumagorriren, arrakastan.
Merkatuko oilaskorik onena izateak ez du ezertarako balio kontsumitzaileek ezagutzen ez badute edo salmenta-formatuek edo -puntuek haiekin konektatzen ez badute. Lumagorri markaren diagnostikoak hainbat gabezia eta akats utzi zituen agerian:
– Nortasuna ez da gainerakoengandik bereizten; oinarrizkoagoa zirudien, eta ez horren naturala.
– Oilasko horia ageri zen, zalantzazko kalitatekoa eta koloratzailez elikatua, erosleak nahastuz.
– Aldaketa nabarmena kontsumitzaileen profiletan eta haien bizimoduan.
…
Soluzioa:
Zaratatik nabarmentzeko estilo sinple eta argia definitzeaz gain, bere ezaugarri paregabea nabarmentzen du, gourmet kalitatea, gainerako guztien gainetik, kontzientzia eta ahosabai zorrotzenentzat. Publikoarentzako salmenta-prezioarekin eta xede-publikoaren erosteko ahalmenarekin bat etorriz. Era berean, dena ukitzen duen marka-helburu bat definitu dugu: «Gure ohituren zaindariak», nortasuna sortzeko ildo nagusi gisa.
Nortasuna:
Beste ezer baino lehen, haren hitzezko identitatea definitu dugu, eta mezuak idatzi eta hierarkizatu ditugu. Markaren claim berriak, «Bertakoa, Betikoa, Baserrikoa», esaldi erraz eta zuzen batean laburbiltzen du benetakotasuna eta jatorria. «Paregabea» esloganak produktu hau berezia eta beste guztiekiko desberdina dela nabarmentzen du.
Bisualki ere guztiz aldatu dugu estiloa. Argi genuen produktu bakar baterako diseinatzen ari ginela, eta markak ere bakarra izan behar zuela. Alde batetik, jatorrira itzulita, baserria erakutsita, baina etorkizunarekin eta egungo gustuekin konektatuta. Benetan direnarekin bat datorren paleta kromatikoa, beltza oso presente duena, beste guztiak ez bezala, eta luma gorri nabarmena, deigarria eta harroa.
Produktu-zorro guztiari eragiten dio nortasun berriak, horiek ere antolatu eta eguneratu baitira. Portfolioa zabaltzen jarraitzea da hurrengo urratsa, Lumagorriri belaunaldien erreleboan laguntzeko eta etorkizunean gure produktua kontsumituko dutenen motibazioekin eta beharrekin konektatzeko. Kontsumitzaileak ezagutzea eta horietara egokitzea da gakoa, haien esentzia galdu gabe, eta orain badute lehiarako armarik onena: ondo prestatutako marka bat.