Engineering
mind,
unbeatable
quality

Oro har ez gara marka batek duen garrantziaz konturatzen negozioak aldaketa handi bat izaten duen arte. Eraldaketa-prozesuan ez dira fakturazio-datuak, helbideak eta kontaktuak bakarrik aldatzen. Hiru enpresak bat egiten dutenean, ez dira bakarrik zerbitzuak batzen eta prozesuak optimizatzen; posizionamendua birdefinitzen da, taldeak osatzen dira, konponbideak berrantolatzen dira, eta bezeroek, langileek eta hornitzaileek urteetan zehar enpresa identifikatzeko erabili duten izena aldatzen da. Markak elementu bisualen multzo bat izateari uzten dio, eta eraldaketa sakon baten isla bihurtzen da.

  • · Brand diagnosis
  • · Brand strategy
  • · Visual identity
  • · Verbal identity
  • · Digital design

We are joining
forces as one

Horixe da Kuarirekin gertatu dena, Hoztu, Frigolan eta Euskan enpresek bat egin ondoren sortutako marka berria. Ontzigintzan, arrantzan eta elikagaigintzan guztiz errotuta zeuden hiru enpresa horiek beren ezaguerak eta gaitasunak batzea erabaki zuten, irtenbide sendoagoak eta globalagoak eskaintzeko.

Erronka:
Erronka ez zen marka berri bat sortzea bakarrik, merkatuan argi eta koherentziaz proiektatzea baizik. Hiru enpresa horiek bat egin ahal izateko bilakaera estrategiko sendoa egin behar zen, enpresaren izena aldatzeaz haratago. Kuarik bere posizionamendua sendotu behar zuen, elikagaiak hozteko eta arraina manipulatzeko ingeniaritzan erreferente bihurtzeko, eta, horrela, irismen, gaitasun eta etorkizunerako ikuspegi zabalagoa eskaintzeko.

Merkatuan konfiantza sortuko duen eraldaketa lortu behar genuen. Nortasun berriak bezeroei eta hornitzaileei jarraitutasuna transmititzea. Eta barne-taldearentzat etorkizuna izango duen proiektu gisa sendotzea, pertsona bakoitza kapitulu berri honen parte sentituko dela ziurtatuz.

Naming-ari dagokionez, KUARI hitzak barne hartzen dituen bi kontzeptu bateratuz sortu zen izen berria. Euskaraz, «ARI» atzizkiak jarduera batean adituak diren lanbideak edo pertsonak adierazten ditu, eta «KUA» aurrizkiak, berriz, «quality» kontzeptuari egiten dio erreferentzia. «k» hizkiak euskal jatorriari keinu egiten dio. Laburbilduz, izenak «Kalitatean adituak» irudikatzen du. Kuarik hiru enpresen batasuna irudikatzen du, konpainia sendoago batean, eta ahots bakar batean integratzen ditu hirurak.

Soluzioa:
Erronka horiei erantzuteko ezinbestekoa izan da zerbitzuen eskaintza egituratzea, konponbideak hiru arlo hauetan lerrokatuz: hotz industriala, akuikultura eta arrantza basatia, bakoitza bere industriarekin estrategikoki lotuta. Horri esker argitasunez komunikatu ahal izan dugu Kuariren espezializazioa eta ingurune desberdinetara egokitzeko duen gaitasuna.

Kuarik ez du irudikatzen hiru enpresen arteko batasuna bakarrik; aitzitik, jariakortasunaren eta kontrolaren (lurralde berria) arteko konbergentzia ere irudikatzen du, bere jarduteko modua definitzen duen konbinazioa.

Engineering
quality

Industria- eta arrantza-historiari lotuta duen euskal herentzia handiari, eta testuinguru zorrotzetan duen ezagutza teknikoari eta esperientziari esker, erraz mugitu daiteke, erronka bakoitzera egokituz, zehaztasunik eta eraginkortasunik galdu gabe. Funts horrek —Engineering mind, unbeatable quality balio-proposamenean kapsulatuta— gidatzen ditu, hain zuzen, konponbide eta prozesu guztiak.

Ikusizko terminoetan, nortasun berriak markaren anbizioa eta fidagarritasuna islatu behar zituen, haren herentzia industrialaren eta jasangarritasunarekiko konpromisoaren arteko oreka mantenduz. Ocean Blue koloreak —Kuariren kolore nagusia— sakontasuna eta sendotasuna islatzen ditu, eta irtenbide bakoitzaren paleta kromatikoak —Sea Blue, Ice Green eta Sunrise Red—, berriz, espezializazio-eremuak bereizteko aukera ematen du. Markaren sinboloa, jariakortasunean inspiratua, ezinbesteko baliabidea da ikusizko hizkuntza bereizgarria sortzeko.


Izena aldatzeaz gain, Kuariren sorrerak markari egitura eta argitasuna ematea ahalbidetu zuen, arraina hozteari eta manipulatzeari aplikatutako ingeniaritzan erreferente gisa duen posizionamendua sendotuz. Ez da fusioaren emaitza bakarrik; industria modu jasangarrian zaintzeko, optimizatzeko eta eraldatzeko diseinatutako marka bat da.