Oteizaren eta Chillidaren eskulturak ikustea, lehen mailako jatetxeetan jatea, bista ederrak dituzten mendiak eskalatzea edo leku ikonikoetan barrena ibiltzea (Gaztelugatxeko San Joanen, adibidez)… Euskal Herriak esperientzia bikainak proposatzen dizkizu.
Artea, harria eta gastronomia gure lurraldeko hiru ikur dira. Joseba Lekuonak hiru osagai horiekin lan egiten du, eta esperientzia gastronomiko berezi bat bizitzera gonbidatzen duten artelanak eskaintzen ditu horren emaitza gisa.
Erronka:
Joseba Lekuonak harria lantzen du duela hogeita hamar urte baino gehiagotik. Joseba bera joaten da harrobira harria aukeratzera –baina, berak dioen bezala, harriak aukeratzen du bera–, bere eskuekin eraikitzen ditu behar dituen tresnak, eta bere artelanen bidez poesia egiten du harriarekin.
Harriaren beraren ezaugarriak errespetatuko zituen marka bat garatzea zen erronka nagusia, artelanaren berezitasuna eta fintasuna barne hartuz.
Soiltasunaren eta dotoreziaren arteko oreka aurkitzea, landatarra eta sofistikatua denaren artekoa, esperientzia gastronomikoa kategoria artistikotik eraikitzea. Oso tokiko ezaugarriak izango zituen marka bat, baina mundu osoko publikoari hitz egingo ziona.
Soluzioa:
Balio-proposamena markaren muinean dago, eta Hartearen elementurik funtsezkoenak laburbiltzen ditu: Harria. Artea. Gastronomia. Artelanak berak dira bereizgarri nagusia, eta mundu horretan kokatzeak benetakotasunetik eta koherentziatik hitz egiteko aukera ematen digu.
Gure balio-proposamenak markaren alderdirik sendo eta irmoena irudikatzen du. Harriaren ezaugarririk naturalena. Bestalde, markaren lurraldea zehaztu genuen, ezaugarririk aipagarrienak jasota: Bereizgarritasun Naturala. Izan ere, Josebaren artelanarekin harremanetan jartzea esperientzia paregabea da, funtsezkoenera itzultzen baita.
Artelanarekin harremanetan jartzeak zentzumenak pizten ditu: jatea, artelanak ikustea, gainazal zakar edo leun bat ukitzea, harriak eskuetan duen pisuaren eta janariaren arintasunaren arteko kontrastea sentitzea. Marka sentsorial bat da, eta harria biluzik jarri nahi dugu. Artelan gisa erakusgai jarrita edo esperientzia gastronomiko bat bizitzera gonbidatuz, harria protagonista nagusia izatea lortu nahi dugu, luxu soil baten modura.
Ahots-tonu poetiko batekin lagundu dugu marka, Josebaren misioa islatuz. Nortasun bisualerako, zuria eta beltza aukeratu ditugu, soiltasuna mantentzearren; bestalde, Josebak lantzen dituen harrien kolore naturalak erabili ditugu kolore sekundario gisa.
Gainera, garrantzitsutzat jotzen dugu Josebaren lantegia, makinak eta lan egiteko modua ikusgai egitea, batetik, artistaren filosofia eta sorkuntza-prozesua gure marka-plataformarekin lerrokatuta dagoelako eta, bestetik, artistaren posizionamendua sustatzen duelako.
Artelanaren bidez esperientzia gastronomiko bikain bat bizitzera gonbidatzen duen marka bat da Hartea.