A future
building
brand

Bimertek eraikuntzaren sektoreko prozesu tekniko konplexuak ebazten dituen startup teknologikoa da. Sektoreko profesional guztiei BIM munduaren eta mundu errealaren integrazioa konpontzen lagunduko dien sistema bat sortu dute, bi norabideko komunikazioaren bidez eta denbora errealean. BIM teknologia eraikin baten propietate eta ezaugarri fisiko eta funtzional guztien irudikapen digitala da. Building Information Modeling (BIM).

  • · Brand diagnosis
  • · Brand strategy
  • · Visual identity
  • · Website design

Erronka:

Gailu berritzaile bat eta teknologia propioa zituzten. Mundu digitaletik mundu errealerako trantsizioa irudikatuko zuen marka bat behar zuten, aldi berean arkitekturarekiko eta eraikuntzarekiko lotura argia erakutsiko zuena. Erronka:
Gailu berritzaile bat eta teknologia propioa zituzten. Mundu digitaletik mundu errealerako trantsizioa irudikatuko zuen marka bat behar zuten, aldi berean arkitekturarekiko eta eraikuntzarekiko lotura argia erakutsiko zuena.

Bezero eta inbertitzaile berrien aurrean aurkezteko modu bat proposatu genien, interesa eta konfiantza sortuko zituen diskurtso posizionatzaile batekin, eta enpresa teknologiko urratzaile eta deigarri baten mailan egongo zen identitate batekin.

From tech
to life

Abiapuntu gisa forma angeluzuzen soil bat ezartzea erabaki genuen. Forma horrek, berez, beste ezeren beharrik gabe, plano baten, espazio baten ideia ematen digu. Gero, gainerako elementuak eraiki genituen plano horren gainean: tabikeek letrak osatzen dituzte… eta sarrerako eta irteerako bi ate sortzen dira. Hor sartzen da jokoan haien balio-proposamena: FROM TECH teknologiatik, berrikuntzatik, asmamenetik… TO LIFE: bizitza errealera, espazioak bizitzeko baitira eta tresna horrek asko erraztuko die bizitza arkitektoei, ingeniariei eta eraikitzaileei.

Bimerteken teknologiaren beste indarguneetako bat eskalagarritasuna da. Horregatik, arkitekturaren ikonografia tipikoarekin jolas bat eginez, infinituaren sinbolo bat sartu genuen [e 1:] eskalan. Metafora hori txip elektronikoen makro motako irudiekin osatu genuen. Irudi horiek, duten perspektiba eta enkoadraketagatik, eraikitako eraikinak gogorarazten dituzte, eta, horrela, berriz ere oso modu bisualean eragiten dute digitala/erreala trantsizioan eta eskala infinituan.