Mugimendua
ibiltzen
erakusten da

Urte asko daramatzagu CAFekin lanean, hiriko eta hiriarteko mugikortasunaren arloan mundu mailako lehen jokalarietako batekin. Aspaldi ekin genion haren grafika estandarizatu eta bateratzeari kontaktu puntu guztietan, koherentzia eta sendotasuna emateko. Horretarako, azterketa- eta berreraikuntza-lan zorrotza egin behar izan genuen, haren arkitektura konplexua eta negozioen eta presente dauden herrialdeen aniztasuna zirela eta.

Halako enpresa handi batekin urte luzez harreman estua izateak aukera eman digu orain ere haien gidari izateko marka urrats bat harago joan dadin eta haren identitateak taldeak eginiko aurrerapenak isla ditzan, ez baitira gutxi izan: Urte asko daramatzagu CAFekin lanean, hiriko eta hiriarteko mugikortasunaren arloan mundu mailako lehen jokalarietako batekin. Aspaldi ekin genion haren grafika estandarizatu eta bateratzeari kontaktu puntu guztietan, koherentzia eta sendotasuna emateko. Horretarako, azterketa- eta berreraikuntza-lan zorrotza egin behar izan genuen, haren arkitektura konplexua eta negozioen eta presente dauden herrialdeen aniztasuna zirela eta.

Halako enpresa handi batekin urte luzez harreman estua izateak aukera eman digu orain ere haien gidari izateko marka urrats bat harago joan dadin eta haren identitateak taldeak eginiko aurrerapenak isla ditzan, ez baitira gutxi izan:

  • · Claim
  • · Visual identity
  • · Verbal identity
  • · Brand style guide
  • · Art direction
  • · Motion graphics
  • · Brand film
  • · Brand applications
  • · Brand spaces
  • · Merchandise

Erronka:

CAF marka historikoa da, 100 urte baino gehiagok ziurtatzen dute trenbideen sektorean eta, oro har, mugikortasunarenean egin duten ibilbidea eta metatutako knowhow delakoa. Enpresa handia da, nazioartekoa, eta hala egiten du aurrera, urrats sendoak emanez eta mugimendu bakoitza bermatuz. Eta guk, etapa honetan, bere posizionamenduan jauzi bat egitera eta bere balio guztia azaleratzera bultzatu nahi genuen enpresa.

Helburua marka tekniko eta produktu-marka baten nortasunean harrapatuta zegoen teknologia- eta zerbitzu-marka bat askatzea zen. Mugitzeko, aurrera egiteko eta enpresak eginiko bilakaera sendoa erakusteko unea zen, hori guztia markaren bitartez eta indar handiz proiektatzekoa.

Heldutasunera iristen
den marka.

2010
Teknologia
Geldiezina

Komunikazioa tren-unitateetan soilik oinarritzen da oraindik. Abiadura handiak, CAFek une horretan duen gaitasun teknologikoaren adierazle nagusia den aldetik, arreta guztia bereganatzen du.Komunikazioa tren-unitateetan soilik oinarritzen da oraindik.

2014
Comprehensive
Rail Solutions

Lehen aldiz, mezu nagusiak garraio-irtenbide globalez hitz egiten du. Tangramaren metaforak ere indartu egiten du sistemen osotasunaren eta integrazioaren kontzeptu hori, moldagarritasunaz eta modulartasunaz gain. Hala ere, oraindik trenbidean ainguratuta jarraitzen dugu, mugikortasunaren erreferente gisa agertzeko beharrezko jauzia egin gabe.

2018
Your Way
to Future Mobility

Trenbideaz hitz egitetik mugikortasunaz hitz egitera pasako gara. Pertsonalizazioa eta moldagarritasuna azpimarratuko ditugu. Hiri-garraioan dugun lidergoa indartuko dugu Kaohsiung hiriaren irudiarekin. Eskuz idatzitako tipografiak moldagarritasunaren eta pertsonalizazioaren kontzeptua indartuko du, eta zerrenda gorri korporatiboak presentzia handia hartuko du.

Estrategia:

Proiektua CAFen eta bere ingurune lehiakorraren errealitatearen azterketatik abiatu zen. Introspekzio-ariketa bat, ezkutuan egonagatik gainerakoengandik bereizten zituenari balioa emateko, horrek ematen baitie hazteko eta aurrera egiteko aukera, etorkizunean ere munduko mugikortasun-sistemetan garrantzitsuak izaten jarraitu ahal izateko.
CAFen norbaitek begiak ireki eta egindako bide guztiaz jabetuaraztea besterik ez zuten behar. Jada ez ziren bezero bakoitzaren eskakizunetara egokitzen zekiten tren-fabrikatzaileak soilik, nahiz eta hori ere baziren, baina baita askoz gehiago ere.

Arkitektura berriak eta birposizionatzeak berekin dakarte ahots-tonu fresko eta dinamikoago bat, aldi berean gizatiarra eta inspiratzailea. Horren erakusgarri da claim berria. Nor garen kontatzen duen mezu labur bat: Etengabeko mugimenduan dagoen liderra, bezeroengan, hornitzaileengan eta erabiltzaileengan konfiantza sortzen duena (hurbila eta malgua).

Konektatzen duen
mezu bat

Soluzioa:

TRUST in MOTION claim berriak CAF definitzen duten benetako esentzia eta norabidea laburbiltzen ditu, komunikatzeko eta entzuleekin konektatzeko modua eguneratuta.

TRUSTek bezeroek CAFengan jartzen duten konfiantzari egiten dio erreferentzia, mugikortasun jasangarriko erronkei erantzuteko bazkide fidagarri gisa.

In MOTIONek mezua osatzen du etengabeko berrikuntzaren aldeko apustu sendo eta gaitasun gisa, egunetik egunera hobetuz, mugikortasun globalaren eta jasangarritasunaren beharrekin batera.

Mezu hori ardatz nagusitzat hartuta, hortik abiatuta eraikitzen dugun guztiak espiritu hori bera islatuko luke. Marka-adierazpen bat idazten dugu, izateko, jokatzeko eta adierazteko modu berri bat, izan nahi dutena izatera eramango dituen bide berri bat, eta bideo honetan laburbiltzen dugu:

Identidatea:

Nortasun bisuala ere aldatu egin da, estilo garbiagoa, profesionalagoa eta ordenatuagoa lortzeko. Lerroak eta konposizioak garbitu dira, tipografia korporatibo berri bat bilatu da, marka-aplikazioak identifikatzeko eta irakurtzeko errazagoak izan daitezen, eta gero eta zabalduago dauden euskarri digitaletara hobeto egokitu daitezen.
Kolore gorriaren karga minimoraino jaitsi da, markaren ezaugarri bereizgarrienetako bati eutsita, diseinuak saturatu gabe.

Saturazioa
atzean utzita

Sendotasuna diseinu-sistema erraz eta aldi berean moldakor baten bidez bermatzen da. Inolako arazorik gabe identifikatuko dela eta dibisio, negozio eta filialen irudi- eta mezu-behar guztiak jasotzeko gai izango dela bermatuko duena.

CAFek Innotrans 2022an zuen standean eginiko aurkezpen ofiziala mugarri bat izan da CAFen irudian. Haren arte-zuzendaritza ere TACTICCOren esku egon zen.

Arkitektura ulergarriagoa, monolitiko malgu batetik gero eta hurbilago.

Diskurtso komun bat, hobeto konektatua, CAF berriaren balioa kapitalizatzen duena, eta diseinu-sistema partekatu bat.
Horrek guztiak zerbitzua kanpotik ulertzea eta balioestea, eta barne-kohesio progresiboa ahalbidetzen ditu.