Deep
Monitoring
Solutions

Atten[2] enpresa aitzindaria da teknologia optikoaren eta azken belaunaldiko softwarearen aplikazioan, eta fluidoak monitorizatzeko aplikazio industrialeko sentsoreak diseinatu eta fabrikatzen ditu.
Denbora errealeko neurketak egiteko gai den teknologia optiko sendoa, bereizgarria eta konektatua.

Makinari balioa emateaz gain, eraginkortasuna hobetzen duen eta haren osasunari buruzko datuak eskaintzen dizkigun teknologia bat.
Teknologia fidagarriagoa, parametro gehiago neurtzen dituena, ikusmen eta adimen artifiziala baliatuta makinen akatsak aurkitzea helburu duena.

  • · Brand diagnosis
  • · Brand strategy
  • · Visual identity
  • · Verbal identity
  • · Digital design

Mantentze industrialaren abangoardian

Erronka:
Industrian fluidoak neurtzeko eta monitorizatzeko modu berri bat sartzen eta finkatzen lehena izatea ez da erraza. Eta are zailagoa da nazioarteko merkatuko lehiakideak mantentzearen eta prozesu industrialen sektoreko eragile garrantzitsuak badira.

Hala ere, industria eraldaketa handi batean murgilduta dago; 4.0 industriaren aroa iritsi da, aro digitalizatu, konektatu eta gero eta sofistikatuago bat.
Atten[2]-k hankaz gora jarri du merkatua laugarren industria-iraultzarekin bat egiten duen irtenbide batekin, oztopoak gaindituta beste batzuk iristeko gai ez diren sakontasuna eta datuak lortzeko.

Marka eraldatzeko erronka lehenengoak izateari abantaila ateratzea zen, bezeroen aldaketarekiko erresistentziaren aurka borrokatu behar izan arren, eta Atten[2] aliatu handi bihurtzea, enpresa digital, produktiboago, eraginkorrago eta jasangarriago bat lortzeko lehen urratsak emateko bidean. Marka negozioaren mailara igotzea.

Estrategia:
Diagnostiko sakon bat egin genuen eta egiaztatu genuen produktuan ainguratutako posizionamendua ez zela egokia. Espezializazioa, know-how delakoa eta berritzeko gaitasun handia batuta, haren deskriptiboa garatu genuen, teknologiatik haratago doan balio-proposamen bat azpimarratzeko. “Deep Monitoring Solutions”.

Marka bereizgarria, inspiratzailea eta liderra den lurralde batetik deklinatutako mezu bat. Deep Vision. Ikuspegi sakonago bat neurketetan eta lortzen duten dimentsioan. Zehaztasun handiagoa, partikulen analisi sakonagoa, besteek ikusten ez dutena ikusteko eta makinetan izan daitezkeen gorabeherak goiz antzemateko gai dena. Etorkizuneko mantentze industrial adimenduneranzko eraldaketa gaur ikusteko eta ulertzeko modu berri bat.

Produktuaren portfolioaren estrategia berri bat garatu dugu, dauden teknologiak sinplifikatuta eta berrantolatuta, eta garrantzitsuenak indartuta, horietan oinarrituta portfolio koherente eta baliozkoa eraikitzeko.

Soluzioa:
Estrategia gidaritzat hartuta, marka-identitatearen eraldaketa ere sakona izan da. Lurraldeak erabat eragindako marka-mezuen ahozko eraikuntzak, Atten[2]-ren nortasun berritzaile, arin eta teknologikoa islatzen du.

Amaitzeko, ikusizko asset bat diseinatu dugu, “fokua nonbait jartzearen” esanahia nabarmentzeko, eta hura Atten[2] izenarekin uztartuta, “pay attention to” eraiki dugu, eta, ondorioz, ikusizko eta hitzezko identitate-sistema koherente bat.

Kolore urdin bizia eta oso digitala (“deep blue”) da nagusi negozioaren ibilbidean hazteko etapa honetan dagoeneko Atten[2]-ren bidelagun den identitate bisual sinple baina eraginkorrean.