You do
business,
we solve

Testuinguru ekonomiko eta sozial bereziki ezegonkor batean, industria-enpresen hazkundea eta bilakaera gelditu egiten da maiz. Izan ere, negozioaren iraunkortasunerako eta osasunerako berebiziko garrantzia duten irtenbide berriak edo berritzaileak garatzeko baliabiderik ez dutelako, ez baliabide ekonomikoak ezta ezagutzarekin loturikoak ere. Berrikuntzako proiektu berriak, hobekuntzak prozesuetan, baliabideen optimizazioa edo aurrerapen teknologikoak askotan baztertuta geratzen dira, besterik gabe horiei heltzeko ezintasunagatik.

GUk irtenbide zehatz eta erabilgarriak eskaintzen dituen Interim Management estilo berri bat proposatzen du. Paperaren eta eguneroko errealitatearen artean arrakala izugarri bat irekitzen duen traje eta gorbatadun aholkularitza-eredu tradizionaletik ihesi, GUk «txirbila zapalduz» eta lantaldeei industria-enpresaren arlo guztietan lagunduz heltzen die proiektuei.

  • · Brand diagnosis
  • · Brand strategy
  • · Visual identity
  • · Verbal identity
  • · Digital design

Erronka:

GIPUZKOATIK MUNDURA

Marka posizionatzeko beharretik abiatu gara haren ingurune naturaleko eta nazioarteko publikoetara iristeko. Nahiz eta Gipuzkoan taldea oso ezaguna izan bere ibilbideagatik, GUk horizonteak zabaldu eta munduan zehar proiektuak dituzten enpresei laguntzera iritsi nahi du. Tacticcorentzat erronka marka sendo, profesional eta erakargarri bat eraikitzea izan da, GUren funtsa galdu gabe.

Soluzioa:

INDUSTRIA GAKO

Itxura guztien arabera lehiakide asko dauden ingurune batean jabetu gara industriaren arloko know howa dela gure elementu bereizgarrietako bat. Deskribapenean azpimarratu dugu: «Industrial management solutions».

Eta bereizgarri hori are gehiago azpimarratu nahi izan dugu arreta negozioa ikusteko eta ulertzeko duen modu berezian eta gauzak egiteko berezko estiloan jarrita. Kontzeptua haren onura funtzionala jasotzen duen marka-eremu berezi eta sendo batera eraman dugu: The Solvers. Izan ere, lan-prozesuan inplikatzea funtsezkoa da emaitzak lortzeko. Haien lana arazoak konpontzea da. Eta detektibe-puntu horretan aurkitu dugu haren nortasuna definitzen duen txinparta: ausarta, dotorea, pragmatikoa eta profesionala.

We solve

Ahozko identitatea ahots-tonu ausart, zuzen eta profesional batek osatzen du. Horrek bi mezu-maila mantentzera behartzen gaitu beti, bat jasoago eta lasaiagoa, eta bestea esplikatiboagoa, industrial-teknikoa. Ausartak gara, baina baita profesionalak eta sektoreko adituak ere.

Kategorian identitate bisual bereizgarria definitu dugu. Gure abiapuntua Ingalaterrako prentsa grafikoa izan da, eta inspirazio horrek estilo tipografikoa definitzen lagundu digu. Gorria eta urdina aukeratu ditugu kontraste ona duten kolore protagonista gisa, eta beltza eta beixa euskarri gisa. Gainera, gure zerbitzuaren eta industriaren berezko elementuak biltzen dituzten collage sorta bat eraiki dugu gure nortasunaren zertzelada modura.