Reliable technology
for a fast moving
world

Marka teknologiko bati izena jartzea eta forma ematea ez da batere erraza. Are gutxiago erabiltzaileen ahotan egongo diren azken kontsumitzailearentzako produktuak ez badira.

B2B negozio teknologikoak direnean, kasu honetan bezala, izenak esanahi eraginkorra izan behar du zure merkatu-hobiko bezero, partner eta lehiakideek osaturiko audientzia minoritarioarentzat. Teknologiari berari balioa ematen lagundu behar du, baita lehiakideengandik bereizten ere. Azken finean, produktua kokatzen lagundu behar du, lehiakorragoak izateko.

  • · Brand diagnosis
  • · Brand strategy
  • · Visual identity
  • · Verbal identity
  • · Digital design

Your open
and optimized
CBTC option

Erronka:

CAF Signalling-ek, CAF Taldearen negozio teknologikorik garrantzitsuenetako batek, nortasuna eman behar zion, izenetik hasita, bere punta-puntako teknologietako bati: CBTC sistema bat (Comunicaton Based Train Control), berebiziko garrantzia baitu garraio kolektiboan eta mugikortasun-sistemetan. Horrenbestez, taldeko marka-arkitekturan integratzeko moduko marka fidagarri eta garrantzitsu bat sortu behar genuen, etengabe mugitzen ari den ekosistema lehiakor baterako.

Hiriak ingurune gizatiar, praktiko eta jasangarriagoak bihurtu dira, eta, beraz, sistemak automatizatu egin behar izan dira gero eta eskari handiagoari erantzuteko; izan ere, puntualtasun handiagoa, trenen arteko maiztasun handiagoa eta maila goreneko segurtasuna eskaini behar dira. CAF Signalling-en teknologia munduko abangoardian kokatzeko moduko marka bat sortu behar genuen, trenbide-seinaleen teknologiaren esparruan.

Estrategia:

CAF Signalling-eko zuzendaritza- eta ingeniaritza-taldearekin batera egindako lan-saio batzuei esker, CBTC sistemaren ezaugarriak eta onurak ulertu genituen. Horrela, garrantziaren bilaketan aurkitutako berezitasunak ezarri genituen, eta bere unibertsoa osatzen duten kontzeptuek –hala nola OPEN, DIGITAL, OPTIMIZED edo CONNECTED– eman ziguten naming-erako gakoa: OPTIO.

Amaitzeko, tagline bat egin genuen, eta, tagline horrek, deskribatzailea izateaz gain, erabiltzailea ahalduntzeko balio du: «Your CBTC option».

Nortasuna:

Nortasuna guztiz osatzeko, horrekin bat etorriko den nortasun bisual bat eman nahi izan diogu, CAF taldearen tipografia korporatiboa erabiliz, eta zentzu horretan esku hartu dugu, logotipo batean islatuko diren ideiak sortzeko. Hori guztia konpainiaren kolore nagusiekin eta sekundarioarekin konbinatuta. Konposizioak edozein formatutara egokitzeko moduko piezak izan behar ditu, eta dinamismoz betetako argazki-estilo abstraktua.