Berezko
nortasuna
duen eraikina

Eraikin batzuk zimenduak, hormak edo sabaiak baino askoz gehiago dira. Batzuk benetako bizitza-guneak dira eraikitzen diren herrietarako, eta gutxi batzuk, denborarekin, ikono bihurtzen dira.


LANDETXE horren erakusgarri da. Oiartzun herri ederrean dago kokatuta, Gipuzkoan, Aiako Harriaren magalean. Primeran kontserbaturiko hirigune historikoa duen Erdi Aroko estiloko herri tradizional horretan hainbat beharri erantzungo zien eraikin bat behar zuten, aurreko instalazioak txiki eta zaharkituta geratu baitzitzaizkien. Landetxe berriak auditorium bat izango zuen kultur ekitaldiak egiteko, adinekoentzako instalazioak eta hainbat udal zerbitzu, hala nola, tokiko irratia edo euskara saila.


Herritarrentzat erabakia ez zen erraza izan: eraikin erabat minimalista X. mendeko elizaren ondoan.

  • · Brand Design
  • · Visual Identity
  • · Verbal Identity
  • · Brand Spaces

Erronka:

Oiartzungo Udala eta proiektua gauzatu zuen Astazaldi arkitektura-estudioa TACTICCOrekin harremanetan jarri ziren, eraikinari merezi zuen nortasuna emateko. Herriak onartutako izen batez gain, aurretik orube horretan zegoen eraikinetik jasoa, berezko grafika bat sortu behar zen, irakurterraza eta ezagutzeko modukoa. Sistema sinple bat, paperera zein pantailara egokituko zena, baita Landetxeren barrualdeak janzteko erabiliko genituen materialetara ere, eta seinale-sistema intuitibo bat sortuko genuen, edozein bisitarik erraz ulertzeko modukoa.

Zeharka bazen ere, horrek lagundu egingo zion herriari proiektuaren garrantzia eta Landetxe berriak ekarriko zien guztia ulertzen.

Nortasuna:

Planoak aztertu eta arkitektoekin bildu ginen forma sinple eta aldi berean hain ikusgarri eta erakargarri horien atzean zeuden ideiak ulertzeko. Eraikinak espazio bat zuen behealdean, kubo angeluzuzen hustu baten formako auditoriuma, mendi-hegalari irabazia, eta, horren gainean, beste kubo angeluzuzen bat, pixka bat mugitua, zerbitzuak eta hainbat bulego biltzen zituzten bi solairurekin.

Konfigurazio sinple eta erabilgarri hori izan zen marka sortzeko inspirazioa. Bata bestearen gainean jarritako bi kubo, perspektiban ikusiak eta batuta unitate bakarra osatzen dutenak.

Gama kromatikoa eraikina bezain minimalista da, zuria eta beltza bakarrik; izan ere, kolorea, bizitza, barruan egiten diren jarduerek ematen dute, formaren barruan txertatutako irudien bidez irudikatuak. Rift tipografia geometrikoa da, altua, sinplea, sans-karratu estilokoa, oso egokia seinaleak egiteko, aukera ematen baitu espazio txikian karaktere asko sartzeko, irakurgarritasunik galdu gabe, eta gainera, erraz erreproduzitu daiteke, bai inpresioan, bai mozketa eta erliebean.

Horrez gain, ikono-sistema bat ere diseinatu genuen seinaleak ulertzen laguntzeko eta munduko edozein herrialdetako pertsonen etorkizuneko bisitetan pentsatuta.

Hitzezko identitateari dagokionez, betearen eta hutsaren metaforarekin jarraituz, argi eta garbi identifikatu nahi izan genuen Landetxe Oiartzungo ongizatearen eta kulturaren eragile dinamizatzaile gisa. Ekintzaz eta zerbitzuz betetako gune bat, herria bizitzaz eta etorkizunez betetzen duena.

Eta enkarguari amaiera bikaina emateko, Landetxeko altzarien zati bat diseinatzeko enkargua ere egin ziguten, marka-espazioen funtsezko zati gisa, gainerako forma eta materialekin bat eginda.

La guinda fue que nos encargaran diseñar también parte del mobiliario de Landetxe, como parte fundamental de los espacios de marca, en consonancia con todo el reso de formas y materiales.