Jatorri
handiak

Tradizioa, identitatea, pasioa eta jakituria nahastu, oratu eta labean sartzen direnean produktu paregabeak sortzen dira, kasu honetan zapore oso gozoekin.


Bizkaiko okin eta gozogile artisau hauek amamen errezetak baino askoz gehiago jaso dute oinordetzan. Batez ere beren lanbidearekiko debozioa jaso dute. Bizkaiko produktuen barietate zabalaren artean badira batzuk bereziki ikonikoak, lur bat irudikatzeko gai direnak. Produktu horiek trufak eta turroiak dira. Bizkarrak oso bere egin ditu gozo horiek euskal tradizioan eta bere familiaren herentzian oinarritutako errezetekin. Tradizioa, identitatea, pasioa eta jakituria nahastu, oratu eta labean sartzen direnean produktu paregabeak sortzen dira, kasu honetan zapore oso gozoekin.

  • · Brand strategy
  • · Visual Identity
  • · Brand Narrative
  • · Packaging Design

Erronka:

Argi ikusi genuen transmititzen zuten irudia ez zetorrela bat haien balioarekin. Aparteko ezaugarriak dituzten produktuak, merkatuan aurki ditzakegunetatik desberdinak, lehiakideenarekin mimetizatzen zituen packaging batekin. Erronka merezi zuten lekua ematea zen, behar bezala aurkeztuta. Are gehiago, txikizkako merkatutik banaketa handirako jauzia egitea, eta packaginga ez zen batere egokia horretarako.

Tradizio
gozoak

Trufen kasuan, Bizkaitik kanpoko turistek eta bisitariek ez zekiten haien tamaina beste edozein eskualdetakoena baino askoz ere handiagoa zela. Horregatik, ia produktu-kategoria berri bat sortu genuen, Bilboko trufak, eta harri-jasotzaile baten irudiarekin identifikatu genituen, Bilbori eta haren estereotipoari keinu maitekor bat eginez. Ez dira handiak… Bilbokoak dira!

Soluzioa:

Bisita egin genuen lantegira eta dendetara, haiekin hitz egin genuen, eta beren historiaz eta ametsez jabetu ginen. Haien eskaintza, ontziak, mezuak eta abar aztertu genituen, eta trufek eta turroiek zer leku betetzen duten ulertu genuen. Historiaren gurtzaren eta berritzeko eta garaietara egokitzeko izugarrizko grinaren arteko erabateko oreka.

Aurkezpen erakargarri bat sortu genuen. Kutxa deigarriak eta identifikatzeko eta bereizteko errazak. Merezi duten produktu batzuekiko itxaropenekin bat datorren kontsumo-esperientzia baterako pentsatuak.

Identitatea:

Beraientzat berezkoa den estilo grafikoa. Euskal kultura herrikoiari erreferentzia zuzenak eginez. Produktu tentagarriak.