benetako
markak

sortzen, hobetzen eta kudeatzen ditugu.

play

caf

Mundu-mailako marka baten trinkotasuna, ezinbesteko horietako bat

astore

klasiko bat suspertzen… Fenix hegaztia esnatzen

euskaber

Zeure ingurua elikatu

albeniz

Espezializazio-estrategia biribila

aldanondo

Berme osoz dibertsifikatzea

bodegas elosegi

Upategi bat baino askoz gehiago

panelfisa

Pertsonen balioa

goierri valley

Arrakasta industrialak batuta

ulma piping

produktuaz hitz egitetik, pertsonak hunkitzera

Scroll

tacticcogara

Marka lehiakorrak sortzen eta kudeatzen ditugu, hau da, izan nahi dugun hori izaten laguntzen diguten, bereizi egiten gaituzten, gure audientziekin konektatzen duten eta inpaktu ekonomikoa sortzen duten markak.

Marka eta komunikazioa beren negozioetarako estrategikoak direla uste duten enpresentzat lan egiten dugu, beren helburuak lor ditzaten. Berezitasuna bilatzen dugu beti, marka batek konektatzea eta erakargarri izatea lortzen duen funtsa.
Izan ere, aurrera egiten duten markak dira benetan garrantzia dutenak, konfiantzazkoak; begietara begiratzen duten markak; benetako markak.

Baina benetakoa izateko nolabaiteko jarrera izan behar da. Eta jarrera hori gure bezeroetara kutsatzen da. Beraiek dituzte erantzunak. Guk horiek eduki baliagarri bihurtzen laguntzen diegu. Horregatik, beharrezko galderak egiten ditugu, ideia egokiak bilatzen ditugu, horiek modu sinplean azaltzen ditugu eta eraginkortasunez gauzatzen ditugu. Informazioa, ordena, estrategia, sormena eta intuizio pixka bat, markei beren helburu estrategikoetara iristen laguntzeko.

Marken sorkuntza, rebranding-a, marken arkitektura, naming-a, nortasun bisuala, edukien sorkuntza, marka-esperientziak, eremuak, packaging-a, markaren kudeaketa...

Ametsak jarraitu egin behar direla
uste dugu

ASTORE Harria Bilduma. 17/18 Udazken Negua

Ibilbideaz eta norakoaz gozatzen
dugu

CAF Metro Madriden eginiko argazki saioa

Ez zaizkigu itxurak gustatzen

EUSKABER Gure Baserritarren argazki saioa

Ez gara inoiz konformatzen

ULMA Piping Brida berezien argazki saioa

talde bat gara

Denok batzen dugun talde bat gara, zehaztasunez eta pasioz lan egiten duen talde bat.

Ez dago bezero handirik edo txikirik, marka eta komunikazioa estrategikotzat jotzen dituzten enpresak bakarrik. Beren helburuak energiaz beteta lortu nahi dituzten anbizio handiko enpresak.

hauek dira gure bezeroak

Ingurune paregabe batean lan egiten dugu, Txindokiren magalean, Donostiatik ordu erdira. Etorri gu ikustera!

Olaeta 6, Edificio Goizane 20247
Zaldibia Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78