Let’s have a
look inside

Bizitzeko etxe bat aukeratzea oso une garrantzitsua da gure bizitzan. Duela gutxi arte, etxe bat erosteko edo alokatzeko higiezinen agenteekin hitz egin behar genuen, errealitatearekin antza gutxi zuten argazkiak begiratu, fisikoki lekuz aldatu behar genuen etxeak ezagutzeko eta, kasu askotan, espero genuena ez zirela ikusteko. Dagoeneko badira, gure sofatik mugitu gabe, maizter edo etxe-erosle gisa dugun esperientzia hobetzen duten aplikazioak. Howsin proposamen desberdina izateko jaio da. Esperientzia murgiltzaile, berritzaile eta dibertigarria eskaintzen digu. Engantxatu egiten duen esperientzia bat.

  • · Brand strategy
  • · Naming
  • · Visual identity
  • · Digital design

Erronka:
Inpaktu bisual handia eta zirraragarria, nortasun arina eta ausarta izango dituen marka baten naminga definitzea. Sofatik nabigatzeko esperientzia islatuko duena, baina etxe barruan bazina bezala. Erabiltzailearengan zentraturiko izen bat, disruptiboa, markako beste elementuekin batera, erabiltzailea nabigatzera bultzatuko duena, etxebizitzen munduan sartzera inoiz egin ez duen bezala.

Identitatea:
Kolore nagusia horia da. Hori bizia, beroa, dibertigarria eta ilusionagarria. Digitalak garelako, bigarren mailako kolore gisa informatikako kodeenak erabili ditugu. Deskubrituko ditugun etxe guztien barrurako leiho bat irudikatuko duen visual key bat sortu dugu, jakin-minez beteriko behatxulo bat. Serif tipografia
erabili dugu. Logotipoa egiteko, Cosmos tipografian oinarritutako iturri bat erabili genuen, neurrira egina, akabera zirkular eta erremate zurrunen arteko kontrastearekin, oso hurbila eta atsegina, minuskulekin batera bezeroarengandik hurbil jartzen gaituena, sozialago, ilusionagarriago eta baikorrago egiten gaituena.

Soluzioa:
Howsin proposamen desberdin bat bezala jaio zen. Higiezinen agentetik edo argitaratutako argazkietatik urrun, app-ak aukera berri bat eskaintzen du etxeak videolisting formatu batekin begiratzeko, Tik Tok-en estilora. Erronka batik bat azken kontsumitzaileari zuzendutako marka bat sortzea izan zen, espazio guztiak erakutsiko dizkion anfitrioi baten eskutik egiazko etxeak begiratzen entretenitu eta dibertitu nahi duen edonori zuzendua. Bizitzeko modu berriak deskubritu nahi dituzten kuxkuxero guztiei eskainitako sarrerako behatxulo bat.