Marka bakoitza bereizgarri egiten duen pertsonalitatea, formen, materialen eta argiztapenen bidez irudikatzen da, denek batera giro paregabea sortuz. Eremu digitalak pertsonen arteko harremanak mugatzen dituen garai hauetan, txoko fisiko hauek, elkar harremantzeko leku ezin hobeak dira.
Marka itxarongeletan, bilera geletan, bulegoetan eta beste mila tokietan dago, eta noski, mundu guztiko ferietako stand-etan ere bai, hauetan gainera, jendearen arreta erakartzeko beharra biderkatu egiten da.

Gure ikuspegia proiektuz proiektu egokitzen da bezero bakoitzaren beharrak asetzeko, feria aurreko fasetik hasi eta feria ondorenera arte:
Lehiakideen azterketa
Planoak eta bisitarien fluxuaren azterketa
Izen emateak eta kontratazioen kudeaketa
Gonbidapenak, fisikoak eta online
3Dn egindako espazio proposamena
Planoak eta memoria teknikoa
Grafikaren eta mezu estrategikoen proposamena
Sare sozialetarako materiala eta sinadura elektronikoak
…
Stand-aren eraikuntza eta gainbegiratzea
Produktuaren erakusketa zaindua
Giltza eskura ematea
Merchandising eta opariak
Ikus-entzunezkoak
Cateringa
Zerbitzariak eta azafatoak
…
Balorazioa talde komertzialarekin batera
Newsletterra azokan eginiko kontaktuentzat
…







Abu Dhabi, Bartzelona, Bergamo, Berlin, Bilbo, Düsseldorf, Hannover, Maastricht, Madril, Paris, Perth, Stuttgart…
20 urte baino gehiago daramatzagu Stand diseinatze eta gestio lanetan eta harro gaude bazkide fidagarri gisa dugun ospeaz.



