bizkarra

Bizkaiko lekurik gozoena

Scroll

Tradizioa, identitatea, pasioa eta iaiotasuna nahasten, oratzen, laberatzen direnean… produktu berdingabeak sortzen dira, kasu honetan, oso zapore gozokoak…
Bizkarra klasiko bat da Bizkaian. 1957an lan egiten hasi ziren okin eta gozogile artisau hauek ez dituzte beren amamen errezetak bakarrik hartu oinordetzan, lanbidearekiko zaletasuna baizik.

Ikusizko nortasuna

Packaginga

Erronka

Bizkarran eskaintzen duten produktu-aukera zabalaren barnean badira produktu bereziki ikoniko batzuk, Bizkarra eta lurraldea bera irudikatzeko modukoak. Horiek askoz gehiago sal daitezke modu egokian erakutsiz gero (retail bat izatetik banaketa handikoak izatera), baina packaging-a ez zen horretarako egokia. Trufak eta turroiak dira, hain zuzen ere, produktu horiek. Bizkarrak bere egin ditu gozo horiek, euskal tradizioan eta familiarengandik jasotako errezetetan oinarrituz.

Estrategia

Lantegia eta saltokiak bisitatu genituen, beraiekin hitz egin genuen, eta haien historiaz eta ametsez ongi jabetu ginen. Haien eskaintza, packaging-ak, mezuak… aztertu genituen, eta trufek eta turroiek zer nolako garrantzia zuten ikusi genuen. Oreka erabatekoa da historiarekiko kultuaren eta garai berrietara, gustuetara eta publiko guztietara egokitzeko eta berritzeko grinaren artean.
Argi eta garbi ikusi genuen helarazten zuten irudia ez zetorrela bat benetako balioarekin.
Ezaugarri bikainak dituen produktu bat da, merkatuan dagoenarekiko desberdina, baina packaging-ak lehiakideenen parean jartzen zuen.

 

Emaitza

Logoari dagokionez, lehenik eta behin aldaketa txiki baina garrantzitsu bat egin ahal izan genuen: okin-gozogile izenarekin aldatu genuen okindegi-gozotegia, beraiek baitira Bizkarra benetan den hori egiten dutenak.
Turroiak eta trufak erakusteko moduari dagokionez, estilo grafiko propioa sortu genuen, euskal kulturari erreferentzia zuzenak eginda, baina hizkuntza klasikoan erori gabe edo “souvenir” estilora hurbildu gabe, ideia horretatik ihes egin nahi baikenuen.
Gama osoaren aurkezpen erakargarri bat egin dugu, produktuaren argazki tentagarriekin. Kutxa deigarriak egin ditugu, erraz identifikatzeko eta bereizteko modukoak.
Produktuak sortzen dituen ideiekin bat etorriko den kontsumo-esperientzia baterako pentsatuta daude, merezi dute eta.
Trufen kasuan, Bizkaitik kanpoko turistek eta bisitariek ez zekiten horien tamaina gainerako eskualdeetako trufena baino nabarmen handiagoa dela. Horregatik, produktu-kategoria ia berri bat sortu genuen, Bilboko trufak, eta harri-jasotzaile baten irudiarekin identifikatu genituen, Bilbori eta haren estereotipoari keinu maitekor bat eginez. Ez dira handiak… Bilbokoak baizik!

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera