ulma

the extraordinary forge

Scroll

Negozioak aldatu, hazi eta mugitu egiten dira merkatuen eta publikoaren eskakizunetara egokitzeko.
Markek aldaketa horiek islatu behar dituzte, eta helburu estrategikoak lor daitezela sustatu behar dute.
Hori da ULMA Forjaren kasua, apustu sendoa egin baitu mundu-mailako marka lider gisa duen posizionamendua are gehiago indartzeko.

Marka estrategia

Ikusizko nortasuna

Webgunea

Komunikazio-estrategia eta edukiak

Erronka

ULMA Forja, S. Coop-ek —“ULMA Piping” marka komertziala izan du orain arte— urteak zeramatzan bere negozio-estrategian aurrerapausoak ematen, betiere briden eta forja-osagaien fabrikazioan mundu-mailako bere lidergoa indartzeko helburuarekin, hornitzailearen eta stockistaren arteko bide horretan. Era berean, erreferentziazko partner bat izan nahi du mundu-mailako proiektuen merkatuan. Markak negozioaren bilakaera helarazi behar zuen, baita teknologian egindako inbertsio garrantzitsuak, merkatuaren irismena eta produktu-lerroa ere.

Gero, Forjas Lazkao enpresa xurgatu eta harekin bat egin zuen, Europa hegoaldeko forja ezagunenetako bat. Horri esker, konpainia are gehiago indartu eta gaitu zen, anbizio handieneko erronkei aurre egin ahal izateko. Gainera, beste industria batzuetako OEM bezeroei beren zerbitzua eskaintzen jarraituko du, hala nola Aeroespacial, Powergen eta Construcción Naval enpresei.

Estrategia

Egindako lehen auditoretzan ondorioztatu genuen markaren izen komertzialean merkatu bakar bati (“Piping”) erreferentzia egiteak ez zigula ezertxo ere lagunduko gaur egungo testuinguruarekin bat etorriko den posizionamendu bat eraikitzeko orduan.

Bezeroen insight guztiak aztertu eta produktuaren eta zerbitzuaren gaitasunekin lotutako indarguneak ikusi ondoren, balio-proposamen bat egin genuen ahozko nahiz ikusizko identitate berria eraiki ahal izateko: “Beyond your forging demands”. Horrela, Forjara itzuli ginen, ULMAk betetzen duen jardueraren izateko arrazoia. Konpainiaren xedea eta norabidea islatu genituen, haratago joatea, bezerorik zorrotzenen itxaropenak gaindituz.

Balio-proposamen hori oinarritzat hartuta eta aurreko bi markak (ULMA Piping eta ULMA Lazkao Forging ) bateratu ondoren jaio zen ULMA Advanced Forged Solutions.

Marka-estrategia horretan, balioetan eta nortasunean jarri zen arreta, identitate bereizgarri eta indartsu bat zehaztu ahal izateko, liderraren tonua eta jarrera aintzat hartuta; zehaztasunez, konprometitua, berritzailea eta gertukoa. Irtenbideak eskaintzen dituenaren jarrerarekin, horretarako gaitasun nahikoa duelako.

Emaitza

Prozesu sortzailean, ikusizko eta ahozko identitate bat sortu genuen, sektorean bereizteko modukoa. Enpresaren muinari, Forjari, erreferentzia askoz ere zuzenagoa egiten dion gama kromatikoan oinarrituz, horixe baita ULMA eta hala izaten jarraituko du. Bloke solidoen sistema bisual bat du, baina aldakorra da aldi berean, kontaktu puntu guztietara egokitu ahal izateko. 

Estilo fotografiko erronkaria du, ULMA osatzen duten pertsonak ahaldunduz eta erdigunean jarriz. Harrotasunez begiratzen diote kamerari, egiten dutenarekin guztiz ziur.

Baita ahozko toolkit bat ere, claim batek lagunduta, zer diren eta zer izaten jarraitu nahi duten laburbiltzen duena. Aparteko forja bat, aurreikuspen guztiak gainditzeko modukoa, ezinezkoa dirudiena ere forjatzeko gai izango dena.

 “The Extraordinary Forge”

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera