panelfisa

Pertsonen balioa

Scroll

Brandingaz hitz egiten dugunean, pertsonei zerbait sentiarazteaz hitz egiten dugu.

Panelfisa torlojugintzan eta estanpazio bidezko finkatze-elementuetan lan egiten duen 100 urtetik gorako enpresa bat da eta, guk bezala, pertsonen eta talde-lanaren aldeko apustua egiten du balio nagusi gisa.

Marka estrategia

Webgunea

Marka restylinga

Marka guneak

Seinaletika

Erronka

Tacticcok Panelfisan lehen aldiz oinak jarri zituenean, oso proiektu zorrotz batean lan egiten ari zen pertsona-talde bat aurkitu zuen, elkarrekin lan egiten ari zen pertsona-talde bat, momentu bakar batean ere gain behera etorri gabe eta ilusioa eta hobetzeko gogoa galdu gabe. Bilakaera-prozesu betean zegoen, negozio-eredu berri batera aldera, eta bertan pertsonak bihurtu ziren enpresaren balio nagusi. Markak eraldatu egin behar zuen, beraiek egin zuten bezala, publikoari errealitate berri hori erakusteko.

Ondo ezagutu nahi izan genituen, Panelfisako langileek beren gogo bizia eta ilusioa kutsa ziezaguten; motibazio hori marka berriaren sorkuntzara eramateko, eta beren errealitatea, balioak eta torlojugintza arloko sektorerik zorrotzenetariko bati, hau da, automozioari, zerbitzua emateko gaitasuna helarazteko.

Estrategia

Anbizio handiko rebranding bat planteatu genuen, enpresaren errealitatea hura islatuko zuen aldaketa sakon bat egiteko modukoa baitzen.

Sinboloa forma organikoagoetara aldatzen da, produktuaren abstrakzioa balio handiagoko kontzeptu batera eramateko, pertsonak elkartuta sinbolizatzeko asmoz. Metalaren urdin hotzetik ihes egiten duen eta bezeroarengandik gertuago dagoen gama kromatiko egokiagoa. Nolabaiteko aintzatespena mantenduz, berritzaileagoa eta orekatuagoa izango zen doikuntza tipografiko bat.

Eta, batez ere, Panelfisaren norabide berria sintetizatuko zuen balio-proposamen bat. Automozioaren sektoreko espezializazioaz eta talde langile eta motibatu batez hitz egingo zuena. “Automotiveating links”. Automozioaren, automotibazioaren eta links (pertsonen eta finkapen-elementuen batura) hitzaren arteko hitz-joko bat.

Emaitza

Planteamendu berriak Panelfisako langileen artean izan zuen onespenak izugarri poztu gintuen. Engagement natural horretan, langileek eta markak bat egin eta emozionalki konektatu zuten, hasiera-hasieratik. Beraiek markaren parte zirelako eta marka beraien parte zelako, hain zuzen ere; epe luzerako harreman eta konpromiso bat.

Kontaktu-puntu nagusietan aktibatu genuen marka: fatxadako errotulazioan, webgune berrian, marka-eremuetan edo esparru iraungikorretan... Langileek marka bizitzeko eta bezeroen aurrean hari balioa emateko beharrezko guztia.

"Lantalde profesional bat ezagutu dugu Tacticcon. Profesionaltasunaz gain, beraien gertutasuna nabarmenduko nuke. Panelfisari ikuspegia zabaldu dio eta, horrelako proiektuek duten garrantzia esku onenetan jartzea zein garrantzitsua den ikusita, tacticcok helburu guztiak gainditu ditu, uneoro bidea erraztuz gainera. Zorionak."

Eneritz Arkauz

Panelfisa| Presidenta

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera