heterogenesis

momentu bat, ardo bat

Scroll

Barietate bakarreko ardoak % 100 mahats mota batekin egindako ardoak dira. Lanketa konplexuko ardoak dira, eta beste edozein ardotan baino gehiago nabarmentzen dira lursailaren eta mahats-barietatearen ñabardurak.
Proiektu honetan, Bodegas Elosegi upategiak eskaintzen dituen barietate bakarreko ardoen balioa azpimarratu nahi izan dugu: Cabernet Souvigon, Merlot, Chardoney, Syrah, Petit Verdot eta Airén.

Naming

Ikusizko nortasuna

Packaginga

Erronka

Naming bat eta identitate grafiko bat sortzea zen gure erronka, ardo guztiei bizitza emateko helburuarekin. Izen horrek barietate bakarreko ardoen berezitasunak irudikatu eta balioa emateko modukoa izan behar zuen, kontzeptu bakar batean oinarrituz. Era berean, eskaintza osora egokitzeko moduko diseinu-sistema bat behar genuen, gama osatuz joan ahal izateko.

Estrategia

Heterogenesis aukeratu dugu gama osoarentzako izen gisa. Izenak mahats bakoitzaren berezitasuna gogorarazten digu, kode bisual sinple, identifikagarri eta bisualki erakargarri bat erabiliz, betiere tipografian oinarrituz eta ardo bakoitza bereizten duen barietate motaren inizialekin jokatuz.
Ardo mota bakoitzerako testuinguruak edo momentuak bilatu genituen. Mahats bat, momentu bat, ardo bat. Isiltasuna dastatzeko, sauvignon bat; nahi duzun konpainiaz gozatzeko, merlot bat; gauzak arrosa-kolorekoak ikusteko, cabernet-sauvignon-rosé bat…
Horrela, mahats bakoitzak esaldi bat darama, une jakin batean ardoaren esperientziaz gozatu ahal izateko.

Emaitza

Identifikatzeko erraza eta bisualki iradokitzailea den barietate bakarreko ardo-gama bat, bizitzak ematen dizkigun uneez gozatzeko. Ardo beltz, zuri eta gorrien aukera are gehiago hazten ari da barietate ekologikoaren iritsierarekin, eta honi diseinu-tratamendu berezia eman diogu. Elementu naturalagoekin identifikatzen diren materialekin eta gama kromatiko batekin egin dugu, gainerako ardoekiko koherentzia mantenduz.

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera