goierri valley

Arrakasta industrialak batuta

Scroll

Marka on batek zure audientziei zer zaren eta beraientzat garrantzitsua zergatik zaren kontatzen laguntzen dizu.

Goierri Valley Goierriko enpresa-elkarte bat da, sektore metaliko eta mekanikoko partner industrial izateko jaio zena, irtenbide integralak, berritzaileak, lehiakorrak eta mundu-mailakoak bilatzen dituztenentzat.

Marka estrategia

Identitate manuala

Marka auditoretza

Insight bilaketa eta formulazioa

Brand Book

Marka ekitaldiak

Barne engagementa

Erronka

Lurralde geografikoa ez ezik, etorkizunerako ikuspegia eta balioak ere partekatzen genituen elkarte honekin, eta, hau guztiagatik, marka berriaren sorkuntzan lan egiteko aukera eskaini zitzaigun. Gogo handiz ekin genion proiektuari, ondo baino hobeto baikenekien gure gertuko ingurunean oihartzun handia izango zuen proiektu batean parte hartzen ari ginela, marka eta komunikazioa estrategikoak direla ulertzen duten enpresek lagunduta.

Kasu honetan, zalantza eta premia desberdinak dituzten 3 audientzia hautematea, zehaztea eta horiei erantzutea zen zailtasun nagusia: batetik, ustezko bazkide berriak erakartzea; bestetik, inguruan, hau da, haranean garrantzitsuak izatea; eta, azkenik, produktu industrialak eskatzen dituzten nazioarteko merkatuen hautaketan lehen mailako aukera bat izatea.

Estrategia

Markaren plataforma landu eta elkartearen oinarri estrategikoak zehaztu genituen bezeroarekin batera (kasu honetan, bazkide diren enpresetako ordezkariekin): balioak, nortasuna, posizionamendua... Funtsezko alderdira iristeko, hau da, 3 publikori erantzungo dien ideia horretara iristeko: "Zure arrakasta industriala, gure etorkizuna”.

Horrela, "lankidetza" definitu zen, elkartea paregabe egiten duen eta atxikitako enpresa guztiek partekatzen duten espiritu gisa. Eraldaketa industriala horietako bakoitzaren lankidetza errealean eta aktiboan oinarrituz bideratzea.

Oinarri horren gainean sortu zen marka, haren izena, tagline-a, ikusizko eta ahozko unibertsoa, edukia...

Goierri Valley - etorkizuna sortzen duen itun industrial bat.

Emaitza

Foro egokietan aurkezpen on bat egitea funtsezkoa izan da markaren aktibazioa bide onetik hasteko. Batetik, bazkideei dagokienez, marka-kultura sortuz eta jabetza-sentimendua sustatuz. Eta, bestetik, ingurunearekiko komunikazioa, agerleku egoki batekin eta hedabideetan oihartzuna sortuz. Modu honetara, dena prest nazioarteko merkatura irteteko.

Audientziek bizitutako marka bat, nabarmentasun eta garrantzia osoz. Emaitzarik nabarmenena? Markaren bizitzako lehen hilabetean 19 enpresa berri baino gehiago proiektura atxikita. Horien artean, tacticco branding.

"Erakunde bateko kide guztiek marka batek ordezkatu egiten dituela sentitzen dutenean, horrek izugarri areagotzen du kide izatearen sentimendua, baita horien konpromisoa ere, eta hori ez genukeen inola ere lortuko tacticcoren laguntzarik gabe."

Ane Urteaga

Goierri Valley| Sales Manager

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera