gain

ongizatea trebatzen, emaitzak sortzen

Scroll

Ez dago bezero handirik edo txikirik. Enpresa edo pertsona batzuentzat guztiz estrategikoa da marka, eta anbizio eta energia handiarekin lortu nahi izaten dituzte beren helburuak. Hori da Larraitz Urrestillaren kasua. Mindfulnesseko coach eta irakaslea da, eta bere burua berrasmatzeko eta hazkunde pertsonaleko prozesu betean dago une honetan; bestalde, beste ikuspegi bat eman nahi dion proiektu bat du buruan.

Marka estrategia

Naming

Ikusizko nortasuna

Ahozko nortasuna

Erronka

Gurekin harremanetan jarri zenean, Larraitzek oso garbi zituen bere ideiak eta ondo zehaztutako negozio-proiektu bat zuen esku artean. Oso ibilbide arrakastatsua izan du eta fama handia lortu du coach eta prestatzaile gisa, baina beste erakunde batzuen aterkipean edo sektoreko adiskideekin elkarlanean betiere.
Horregatik, marka berri bat sortu nahi zuen, marka independente bat, bera buru izango zuena eta ondo ezagutzen dituen 2 diziplina horien arteko fusioa helaraziko zuena. Enpresen coachinga eta mindfulnessa. Helburua? Lan-esperientzia eraldatzea, pertsonen bizitza eta erakundeen emaitzak hobetuz.

Estrategia

Izugarri gozatu dugu lana hasiera-hasieratik planteatuz. Lehen auditorian indarguneak eta ahulguneak, lehiakideak, bezeroaren profilak eta horien kezkak aztertu ondoren, ondorioztatu genuen marka orekatu bat sortu behar genuela: kontsultari handien eta freelanceen arteko zerbait, jarduera batean edo bestean mugimenduak gailendu bezain laster agertzen direnak; bere marka pertsonalaren eta enpresaren marka berriaren arteko oreka; negozioaren emaitzetara bideratutako orientazioaren eta pertsonen ongizaterako orientazioaren arteko fusioa. Posizionamendu hori lantzen ari ginela, claim batean azaldu genuen bere balio-proposamena: “Ongizatea trebatzen, emaitzak sortzen”.

Emaitza

Zehaztutako ildo estrategikoetan oinarrituz jaio zen GAIN, naming-prozesu baten ondoren. Sonoritate oneko izen labur bat da, esanahi positiboa duena eta ingelesez nahiz euskaraz irakur daitekeena. Irabazteko, hobetzeko edo onura ateratzeko grina transmititzen du, eta gailurra, gainditzea edo gehitzea esan nahi du euskaraz. Oso adiera garrantzitsuak dira gizabanakoen ongizatearen eta hobekuntzaren esparruan, baita erakundeei edo lan-inguruneari dagokionez ere.

Logotipo sinple eta ulerterraz bat eraiki dugu, bere oinarrian ondo finkatuta dagoena eta arreta jarri behar zaion puntu gehigarri bat duena, pertsonaren abstrakzioa islatzen duena. GAIN pertsonen gaitasun transformatzailetik lan egiten duen marka bat delako, pertsonen eta enpresaren hazkunde pertsonala lortu ahal izateko.
Identitate bisual plastikoa du eta forma geometriko linealekin jolasten du, beste forma organikoago batzuekin bat eginez. Zirkulu handi batek hartzen ditu barne forma horiek guztiak eta sistemaren erdigunean dago jarrita, jarduerarako horren garrantzitsuak diren ikuspegia eta erabateko arreta gailenduz.

Koloreei dagokienez, tonu hotzak edo neutroak nahasten dira beste tonu batzuekin, eta horiek ere islatzen dira markarako zehaztutako estilo fotografikoan.

Goitik beherako unibertso sentsorial aldakor bat da, mugiarazi egiten gaituenak eraldatu egiten gaituelako.

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera