euskaber

Zeure ingurua elikatu

Scroll

Badira storytelling-a duten markak... baita “story being” duten markak ere.

Euskaber bizitza ikusteko modua beren bizimodu egin duen baserritar-talde bat da. Askatasunean hazten eta mimatzen dituzte oiloak, eta betiko zaporea duten baserriko arrautza ekologikoak bakarrik banatzen eta merkaturatzen dituzte. "Istoriorik gabeko arrautzak”... Historia duen eta, are garrantzitsuagoa, etorkizuna duen bizimodu bat.

Marka estrategia

Ikusizko nortasuna

Marka auditoretza

Insight bilaketa eta formulazioa

Brand Book

Packaginga

Erronka

Baserritar-elkarte honek marka arrakastatsu izateko osagai guztiak zituen, baina beren kategoriako gainerako marken mimetizatze-estrategia zela-eta, guztiz lausotuta geratu zen supermerkatuetako linealetan eta kontsumitzaileen adimenetan. Euskaberren irudiak beren errealitatea islatzea eta kontsumitzailea horren jakitun egitea zen gure helburua.

Euskaber branding-arekiko konfiantza duen enpresa bat da, ondo baino hobeto baitaki gaur egun marka estrategikoa dela eta, gainera, kontatzeko gauza asko dituela.

Estrategia

Hasieratik hasi ahal izan genuen Euskaberrekin. Marka-auditoretza eta planteamendu estrategiko bat egin genituen haren balioak eta nortasuna ulertzeko, markaren esanahi egokia definitzeko eta proiektatzeko. Denaren harro dagoen marka bat da, gure ingurunearekiko konpromisoak mugiarazten duen, naturan oinarritutako bizimodua abiapuntu duen eta betiko zaporeak aurkitzeko ahalegina egiten duen marka bat, gertukoa eta ekologikoa.

Balio handiko osagai horiek guztiak kontsumitzailearen saskira eraman behar genituen, hari erosten duena arrautzak baino askoz gehiago direla ikusaraziz, Euskaberrek iraunarazten laguntzen duen bizimodu bat baizik. Zehaztutako oinarri estrategikoak abiapuntutzat hartuta, markak ezaguna izaten jarrai zezala baina, aldi berean, lehiarengandik bereiz zedila nahi genuen, Euskaber benetako marka bat egiten duten baliozko kontzeptuak helaraziz.

Emaitza

Markaren funtsari garrantzia ematea eta hura erakustea, claim berri baten eta unibertso bisual berritu baten bitartez, benetako pertsonen irudiak, tipografia garbiak, sinbolo argiak, eskuz egina dagoena gogorarazten diguten ehundurak eta abar erabiliz. Euskaberren posizionamenduarekin eta haren kontsumitzaileek dituzten kezkekin konektatzen duten mundu bisual bat eta esanahi proiektatu bat. Azken batean, marka-estrategia berria jasotzen duen eta bizimodu baten bermea helarazten duen rebranding bat.

"Tacticco taldeak gure baloreak azaleratzen lagundu digu, gure izana, egiten dugun lana adierazten eta gure bezeroei erakutsarazten. Mila esker, neskak. Idea erraztuz gainera. Zorionak."

Arantxa Armendariz

Euskaber | Zuzendari Komertziala

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera