caf

Mundu-mailako marka baten trinkotasuna, ezinbesteko horietako bat

Scroll

Batzuetan, funtsezkoena ere korapilatsua izaten da. CAF marka eta haren identitate bisuala mundu osoan zehar aplikatzeko oinarriak ezarri ditugu.

Naming

Ikusizko nortasuna

Marken arkitektura

Identitate manuala

Komunikazio korporatiboa

Erronka

100 urte baino gehiago dituen enpresa bat da, nazioartean zabalduta dagoena eta marken arkitektura konplexua duena. CAF erreferente bat da tren eta trenbide-sistema globalen eraikuntzan.

Denbora igaro ahala, marka bere ikusizko eta ahozko identitatea denboran eta espazioan mantentzeko gaitasuna galtzen hasi zen.

Hari trinkotasuna eta koherentzia itzultzea zen gure helburua, marka hamarkadaz hamarkada aurrera egiteko gai izan dadin, eta guztiontzat garrantzitsu eta ezagun izaten jarrai dezan.

Estrategia

Lehenik eta behin, markaren kontaktu-puntu guztietako aplikazioaren bilketa eta azterketa zehatza egin zen. Oso garrantzitsua da zein puntutan zauden jakitea, hortik aurrera trinkotasunez eraikitzeko.

Hori bezain garrantzitsua izan zen markaren komunikazio-premiak gertutik ezagutzea. Hau da, zein agertokitan aktibatuko zen eta zein premisarekin funtzionatu beharko zuen jakitea. Eta ez ziren gutxi… Dibisioak, filialak, hizkuntzak, taldea…

Emaitza

Oso sortze-lan zorrotza; marka haren elementu korporatibo guztiekin bateratzeko eta estandarizatzeko, CAFen beraren nortasuna modu koherentean, sendoan eta berritzailean sustatuz eta normalizatuz.

Markari gaur egungo unibertso bisual bat eman zitzaion, proiektatu nahi genuen markaren esanahia kontzeptualizatuz, “tren-irtenbide globalak”. Koloreak, lerroak, irudiak, tipografiak... Markaren gure identitate bisuala osatzen duten elementu horien guztien batura eta konbinazioa.

Hori guztia, markaren ondorengo komunikazio-elementuak eraikitzeko oinarri gisa balioko zuen gidaliburu batean jasota. Ezinbesteko alderdiak jasotzen dituen oinarri sendo bat.

"Tacticco ezinbestekoa izan da CAF markaren estandarizazioan eta homogeneizazioan. Tacticcon oso ondo ezagutzen dute marka, eta hori funtsezkoa izan da markaren posizionamenduarekin bat datorren Nortasun Korporatiboaren Gidaliburua sortzeko. Emaitza oso arrakastatsua izan da."

Javier Iribarnegaray

CAF| Marketin Arduraduna

Asko eskertzen dugu CAFeko pertsonek hura aplikatzeko orduan eskaini diguten laguntza; hori ezinbestekoa izan da, markaren normalizazioa defendatuko duen barne-kultura bat sortzen ez bada, kanpotik egindako ahaleginek ez baitute ezertarako ere balio.

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera