bodegas elosegi

Upategi bat baino askoz gehiago

Scroll

Nazioarteko merkatuetan balioa eskaintzeko orduan markak funtsezko eginkizun estrategikoa betetzen duenean.

Bodegas Elosegi enpresan mende bat baino gehiago daramate ardoaren munduan lan egiten, eta beren produktuak berriz asmatzeko eta horiek edozein herrialdetara banatzeko gaitasuna dute. Upategi bat baino askoz gehiago da.

Marken arkitektura

Marka estrategia

Naming

Marka guneak

Porfolioaren optimizazioa

Storytelling

Erronka

Elosegik historia bat, bere historia, kontatu nahi zuelako jo zuen gugana. Berarentzat estrategikoak ziren merkatuetan nor zen deskribatzeko eta zer desberdintasun edo balio eskain zezakeen deskribatzeko aurkezpen erakargarririk ez zuela zioen, eta bere xede ziren pertsonekin konektatu nahi zuen. Marka-posizionamendua ez zen egokia, eta markaren oinarriak eraldatu behar ziren mundura irekita zegoen tokiko negozio honen premiei erantzuteko.

Markaren egoera eta hark aurrez aurre zituen negozioaren erronkak eta helburuak aztertu ostean, Bodegas Elosegi enpresak esan nahi zuen guztia birplanteatu behar zela eta haren gaitasunei zegokien balioa eman behar zitzaiela ondorioztatu genuen. Horren ostean, Upategiaren markaren babespean jarri behar ziren Elosegik merkaturatzen dituen produktu-marka guztiak.

Estrategia

Horren emaitza gisa, markaren restyling bat egin zen Bodegas Elosegirentzat, hura nazioarteko publikora egokituz. Mundu duala eta guztiz orekatuta dauden unibertso bisual desberdinak barne hartzen dituen marka bat. The Winery eta The Ideatory ditugu Elosegiren barnean, eta horrek guztiak upategi bat baino askoz gehiago den upategi honen historia luzea kontatzen digu.

Emaitza

Markaren aktibazioan, unibertso hori produktura eramatea izan da lehen kontaktu-puntua, botila bakoitzean Elosegi marka eginez. Horrez gain, webgunea kontzeptualizatu da, nazioartean banatzeko duen gaitasuna  aurkezteko, benetan zer diren eta xede-publikoari zer eskaintzen dioten kontatzeko, eta modu erakargarrian eta bereizian kokatzeko.

"tacticcok egin duen markaren gaineko lana gure balioen eta pentsatzeko eta jarduteko moduaren idatzizko adierazpen bat da"

Mikel Elosegi

Zuzendaria

Eta “Brandinga dena denez”, tacticcon Bodegas Elosegiren instalazioetaraino eraman dugu marka-esperientzia, langileek bizituko duten marka-espazio bat diseinatuz eta bezeroak hura osatzen duen unibertso dual berrian nahas daitezen.

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera