astore

klasiko bat suspertzen… Fenix hegaztia esnatzen

Scroll

Jendea aldatu egiten da, baita kontsumo-joerak ere, eta gaur "itzela" dena bihar dagoeneko ez da horrela...

Merkatua gero eta azkarrago aldatzen da, eta markek ezin dute beren garrantzia galdu etengabeko aldaketa horretan. Are gehiago, Astoreren kasuan bezala, moda bezain iragankorra den zerbaitetan jarduten duten markez hitz egiten badugu; kasu honetan, Astorek kalitatezko euskal kirol-modan jarduten du.

Marka estrategia

Ikusizko nortasuna

Ahozko nortasuna

Marka ekitaldiak

Barne engagementa

Markaren kudeaketa planak

Sare sozialak

Erronka

Beti bezala, zure abiapuntua eta jomuga zein diren jakin behar da lehenengo. Horretarako, azterketa eta hausnarketa estrategikorako hainbat jardunaldi egin ziren Astoreren marketin-, komunikazio- eta zuzendaritza-taldeekin batera. Norentzat gara erakargarriak? Zergatik erosten digute? Zerk bereizten gaitu?...

Marka-auditoretzak Astore oso leku deserosoan zegoela islatu zuen, oso posizionamendu oneko eta marka-garrantzia handiko premium marken eta low-cost marka berrien artean baitzegoen, ezaugarri tekniko oso baxuak dituzten baina, Astoreren erosleek bezala, lehia-kirola egiten ez duten pertsonentzako markak.

Duela urte batzuk izan zuten posizionamendua berreskuratu nahi bazuten, nortasuna eta jabetza-sentimendua sortzen zuen hura berreskuratu beharko zuten, hau da, jantzien kalitate bikaina baino zerbait gehiago eskaini beharko zioten markari. Alderdi ukiezinez ari gara, emozioez, alegia.

Estrategia

Marka-estrategia berriz bideratu zen, hura bere taldearen, hau da, Ternua taldearen estrategiarekin bat etor zedin. Astorek tokiko merkatuan ikusi zuen bere lekua, jaiotzen eta hazten ikusi zuen horretan bertan, oraindik ere presente jarraitzen baitzuen haren memoria kolektiboan. Jarrerazko profiletan oinarritutako target bat identifikatu zen, eta marka berritua finkatzeko oinarri berriak ezarri ziren: kirola, pilota, euskal izaera eta sentimendua.

Barnean, hasierako engagement-lan bat egin zen Astorek berriz ere bere bezeroekin eta markarekin nahastutako eragile guztiekin konekta zezan, guztiek norabide bakar batean lan egin zezaten.

Emaitza

Plataforma zehaztu ostean, haren ikusizko eta ahozko mundua berregokitu zen: baliabide grafikoak ikuskatu eta erabilgarriak izan zitezkeenak bakarrik berreskuratu ziren, oso sistema bisual erraza sortuz, dagoeneko ezagunak ziren oso elementu gutxirekin. Ampersand-a markaren dualtasun-ikono bihurtu zen (euskalduna & mundura irekia, klasikoa & egungoa...), zirkulua pilotaren abstrakzio... Mezu garbiak eta sendoak, sinpleak baina boteretsuak, tipografia sinplean eta irmoan idatziak. Ikusizko eta ahozko unibertso askoz egungoagoa, ondo zehaztutako merkatuarekin bat datorrena.

Asko pozten gara Astorek tacticcon konfiantza agertu duelako, eta ez aldaketa bideratzeko eta hari itxura emateko bakarrik, baita hura aktibatzeko ere; izan ere, bere taldearen parte izaten eta bere etorkizuneko bildumen sormenean, workbook eta erreportajeen arte-zuzendaritzan, babesletza-ekitaldietan, sare sozialetan... eta markaren kudeaketak barne hartzen dituen alderdi guztietan parte hartzen utzi digu.

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera