aldanondo

Berme osoz dibertsifikatzea

Scroll

Dagoeneko gainerakoen onespena, nahikoa know-how, historia, balioa... dituzunean, dagoeneko marka bat duzunean eta enpresa nekaezina zarenean, logikoa da erronka berriak bilatzea eta zure negozioa hedatu nahi izatea.

Aldanondok 50 urte daramatza elikagaien banaketan, eta aditua da jatorri-deiturako gaztetan eta esnekietan. Iparraldeko ia supermerkatu guztietan dago presente, bere produktu-zorroa eta banaketa-sarea hedatu baitzituen Horeca kanalean merkatua irabazteko helburuarekin.

Marka estrategia

Ikusizko nortasuna

Marka auditoretza

Rebranding

Marka guneak

Erronka

Batzuetan ez da nahikoa izaten gauzak ondo egitea. Bezeroek eta kontsumitzaileek ez badute markak eskain diezaiekeen guztia ezagutzen, gainerako guztiak ez du ezertarako ere balio. Horixe gertatu zitzaion Aldanondori. Beren bezeroak harrituta geratzen ziren duela urte askotatik beren produktu-zorroan eskaintzen zituzten produktuak ezagutzean, eta horrexegatik jo zuten gugana.

Enpresaren eta haren produktu-gama zabalaren ezaugarri esanguratsuenak antolatu eta horiei balioa eman ostean, estrategia berri baterako norabidea ezarri genuen euskal ostalariei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin, betiere norbere markak eta izen handiko enpresak nabarmenduko zituen eskaintza batekin, eta Aldanondo betidanik bereizi izan duen gazta-sorta alde batera utzi gabe.

Estrategia

Rebranding horretan, baseline eta claim kontzeptuek ez zuten inolako zalantzarik sortu: Aldanondo, Distribución Alimentaria Selecta, “Mucho más que quesos”. Mezu horren bitartez, Aldanondok aukera-sorta askoz zabalago batera egin duen bilakaera azpimarratzea lortu da eta, era berean, argi utzi du bere jatorria, 1967tik bereganatutako aintzatespena bere horretan mantenduz. Beraientzat prestatutako sinboloak, tipografiak, koloreak eta estiloak ere tradizionalki izan duen irudiarekin batzen zuen irudia, askoz ere modu berritzaileagoan eta target berriarekin bat etorriz.

Emaitza

Aldanondo Distribución enpresaren irudi berria Kursaaleko Gastronomika azokan (Donostian) aurkeztu zen, eta oso harrera ona izan zuen. Orain, irudi berri bat eta landutako balio batzuk dituzte, beren diskurtso komertziala eraiki ahal izateko. Eta, orain bai, beren premiei eta bezeroen premiei erantzuten dien marka bat dute.

"Enpresan erronka estrategiko berriak proposatzen direnean, oso garrantzitsua da markarekin batera egitea eta hark barnean nahiz kanpoan islatzea. Tacticcon ondo ulertu gaituzte, eta gure pentsamendua irudi berrian islatzea lortu dute."

Mikel Aldanondo

Zuzendari Komertziala

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera