albeniz

Espezializazio-estrategia biribila

Scroll

Marka-estrategiak negozio-estrategiari erantzuten dionean lortzen dira emaitza onenak: negozio-aukera berriak, koherentzia, konfiantza, iraunkortasuna...

Albeniz 100 urte baino gehiago dituen enpresa bat da eta hainbat sektoreren etiketatze-premiei erantzuteko lan egiten du. Partner aditua da pneumatikoen, automozioaren eta farmazia arloko etiketatuen esparruan, fidagarritasun handiko partnerrak behar dituzten eskakizun tekniko handiko sektoreak.

Marka estrategia

Marken arkitektura

Identitate manuala

Komunikazio korporatiboa

Webgunea

Standak

Erronka

Albeniz une korapilatsu batean iritsi zen gugana. Suak guztiz suntsitu zuen haren nabea eta, halere, bezeroei zerbitzu ematen jarraitzeko eta funtsezko azoka batera joateko prest agertu ziren. Tacticcon oso identifikatuta sentitu ginen espiritu horrekin eta horregatik, beharbada, hura harreman emankor baten hasiera izan zen.

Azoka-estrategia puntual bat ebazteaz gain, markaren restyling baten premia aztertu eta ebatzi ahal izan genuen, enpresaren nortasun korporatiboa haren negozio-estrategiara egokitu zedin eta helburu komertzialak lortzeko funtsezko erreminta bat izan zedin.

Estrategia

Enpresaren helburu estrategikoak eta balioak aztertu, eta marken arkitektura bat eraiki beharra ikusi genuen, jardungo zuten eremu edo merkatu estrategiko guztietan espezialista gisa ager zitezen. Oso sektore zehatzak dira, osagai tekniko handikoak, eta garrantzia eta eskakizun handiko bezeroak dituzte: pneumatikoen, automozioaren eta farmaziaren sektoreak.

Negozio-unitate guztietan, ingeniaritza lehiakideekiko osagai bereizgarri bat zela hauteman genuen, eta hori kontuan hartuta landu genuen balio-proposamena, “Engineered Labelling Solutions”.

Albenizek etiketatuen munduan bereganatutako know-how guztiari balioa emango zion arkitektura monolitiko baten aldeko apustua egin genuen, aldi berean, negoziorako sektore estrategikoetan aditu gisa agertzeko aukera izan zezan. Dibisio guztietarako sistema bisual bakar batean lan egin genuen, eta espezializazioaren ideia sendotu genuen.

Emaitza

Egindako ahaleginari eta marka-estrategia egoki bati esker (restyling-a, nortasun bisuala, naming-a...), enpresak arrakasta handia izan zuen pneumatikoen etiketatuan, eta Albenizek aurrera egin ahal izan zuen premia handiko bezeroen artean.

Markaren aktibazioak −espezialista gisa agertzearen aldeko apustua eginez−, webguneak eta “Tyre technology expo” ferian parte hartu izanak −bertan elkartu ziren pneumatikoen fabrikatzaile garrantzitsuenak− sekulako arrakasta izan zuten, eta hala islatzen dute salmentek ere.

Albenizentzat sortutako marka-sistemak arrakasta handia izan du eta partner espezialista gisa kokatu du Albeniz. Hark esperientzia frogatua eta ingeniaritza-gaitasun handiak ditu, bezero handiek asko baloratzen dituzten ezaugarriak.

"Merkatu oso zehatz bat definituta eta negozio-helburu oso argiekin jo genuen tacticcora; gaur egun, marka alorrean landuriko estrategia erabat borobila izan dela baiezta dezakegu. Halaxe egiaztatzen du gure egungo errealitateak ere: 5 urtean gure esportazio portzentajea %25etik %50ekoa izatera pasa baita."

Joseba Albisu

Sales Manager – Product Development Director

Goierriko Berrikuntza Gunean gaude Donostiatik ordu erdira. Zatoz gu ikustera!

Goierri Berrikuntza Gunea
NBF eraikina - 1.4 bulegoa
20240 Ordizia - Gipuzkoa
(+34) 943 50 10 78

Harpidetu gure Newsletterrera